Internet Eguna gaur

Bizkaie! 2006-05-17 02:00

Gaur, hilak 17 munduan Internet Eguna dala kontuan hartuta, Bilbon be makinatxu bat ekitaldi antolatu ditu internet&euskadi erakundeak Eusko Jaurlaritza, Euskadi Informazino Gizartean Plana, Euskaltel eta Bilboko Udalaren babesagaz.

Gaur, hilak 17 munduan Internet Eguna dala kontuan hartuta, Bilbon be makinatxu bat ekitaldi antolatu ditu internet&euskadi erakundeak Eusko Jaurlaritza, Euskadi Informazino Gizartean Plana, Euskaltel eta Bilboko Udalaren babesagaz. KZ Jaieguna izeneko teknologia barrien jaia izango da Bilbon, Lan Ekintzaren Auditorioan eta inguruetan, Uribitarte Pasealekuan, Isozakiren Torreen eta Calatrava pasabidearen ondoan.

Egun osoan izango diran ekitaldien artean, V. Buber sarien banaketea, on line partxisa eta Juanma Bajo Ulloa, Alex Ubago eta Athletic-eko jokalari bategaz egingo dan mahai-ingurua izango dira deigarrienak. Aurten gainera, Euskal Herriari buruzko lehen web orriaren sortzaile dan Blas Urberuagak berak sari berezi bat jasoko dau.

Ekitaldiak goizeko 10:30etan hasiko dira teknologia barriakaz hartu-emonak dituen proiektu instituzional eta herrikoien erakusketa gunearen zabaltze ekitaldi ofizialagaz. 11:00etan urteko euskal webgune onenen Buber sariak banatuko dira. Arratsaldean, 18.30etan Alex Ubagok, Bajo Ulloak eta Athletic-eko jokalari batek Interneti buruz eztabaidatuko dabe.

Iluntze partean, barriz, egunari DJ gau-emonaldi bategaz emongo jako amaierea Uribitarteko Temple Bar Irish Pubean 21:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu