Joseba Gojenolak irabazi dau Plazatik Gaztetxerako 2. kanporaketea

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Bertsolaritzea

Pasa dan barikuan jokatu zan Debako Gaztetxean, Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako bigarren kanporaketea. Jentez gainezka egon zan aretoa, izan be, 80 bat lagun inguru hurreratu ziran.

Pasa dan barikuan jokatu zan Debako Gaztetxean, Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako bigarren kanporaketea. Jentez gainezka egon zan aretoa, izan be, 80 bat lagun inguru hurreratu ziran.

Gai-jartzaile lanetan, ohi bezela Amets Carrillo Debatar gaztea ibili zan eta bere lana txukun bete eban.

Ondarruko saioa baino makalagoa izan zan. Umore gehitxuago izan zan oro har baina hutsegite gehiago egin ebezan bertsolariek. Ofiziokako lanean, Uxue Alberdi elgoibartarrak egin eban lanik onena baina bakarkako lanean ez eban asmau eta Joseba Gojenolak puntu erdigaitik aurrea hartu eutson. Ondo ibili zan Joseba, batez be koplaka eta bakarkako lanean. Aitagarriak baita, Julio Sotoren freskotasuna eta Eneritz Zabaletak bakarka botatako ale bikainak. Itsaso Paiak be lan polita egin eban eta Lander Ibarluzeak ez eban bere eguna izan eta ataraldi politak, hutsegiteakaz tartekatu ebazan. Amaieran, Joseba Gojenola izan zan irabazlea, puntu erdira Uxue Alberdi eta atzeraago, Julio Soto eta Eneritz Zabaleta sailkatu ziran.


Azken sailkapena


- Joseba Gojenola………174'5 (Finalera zuzenean sailkatua)
- Uxue Alberdi…………….174
- Julio Soto………………..167’5
- Eneritz Zabaleta.………165
- Itsaso Paia...............160
- Lander Ibarluzea……..156’5

Saioaren amaieran, ikusleek gustokoen izan eben bertsolariari saria emon eutsen eta aukeratua Uxue Alberdi izan zan.

Asteon, maiatzaren 20an, zapatuan (gaueko 21:00etan afaria eta 22:30etan saioa) hirugarren eta azken kanporaketea jokatuko da Soraluzeko Gaztetxean ondoko bertsolariak taula gainean dirala: Mikel Arrillaga, Eneko Abasolo 'Abarkas', Unai Muñoa, Iñigo Arzelus, Gorka Lazkano eta Jokin Labaien. Saio horretan erabagiko da zein 6 bertsolarik osotuko daben maiatzaren 27an, Mutrikuko Gaztetxean jokatuko dan finala.

Behin behineko sailkapena (kolore baltzez momentuz finala osotuko leukienak).

1. Beñat Gaztelumendi (Finalera zuzenean sailkatua)
2. Joseba Gojenola (Finalera zuzenean sailkatua)
3. Alaia Martin……………..178'5
4. Agin Rezola………………176
5. Gorka Ostolaza.………...175
6. Uxue Alberdi…………….174
7. Beñat Ugartetxea...........168'5
8. Julio Soto…………....……....167’5
9. Eneritz Zabaleta.……….....165
10. Itsaso Paia..................160
11. Lander Ibarluzea……......156’5
12. Ander Lizarralde…….......140

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu