Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, bertan behera
2020-03-26 11:08 ZinemeaApirilaren 23an izan da hastekoa.
Estitxu Ibarrak irabazi dau 2020ko Maitasun Mezuen Lehiaketea
2020-03-26 09:41 KultureaEstitxuk Koldo Nuñez euskera zinegotziaren eskutik lehenengo saria jaso dau.
Martiaren 28an egitekoak ziran Seaskaren Ateak Edegitea ez da egingo
2020-03-26 09:17 Euskerea berbagaiOsasun alarma egoereak eragindako konfinamendua da arrazoia.
Esaera zaharren argazki lehiaketea Durangaldean
2020-03-26 08:57 Euskerea berbagaiApirilaren 20ra arte hartu leiteke parte.
Gutun Zuria datorren urtean argitaratuko dan saiakera kolektibo bihurtuko da
2020-03-26 08:07 KultureaAzkuna Zentroak liburu bat egingo dau aurten parte hartuko eben egileen testuakaz.
Angel Alonsoren 'Elkano, lehen mundu birea' filmak, Platino Xcaret sarietan izendapena lortu dau
2020-03-26 08:06 ZinemeaAnimazino pelikula onenagaitik jaso dau.
Selektibidadea, garagarrilaren 6an, 7an eta 8an
2020-03-26 08:02 Pil-pileanEzohiko probea hil horren 20tik 22ra izango da.
Getxok bat egingo dau Planetearen Orduagaz, martiaren 28an
2020-03-25 13:24 Pil-pileanAmatau argia, dana ondo joango da mezua morsez bialtzea da asmoa.
Kazetariei kuotak kobreteari itxiko deutsee alarma egoereak irauten dauen bitartean
2020-03-25 12:28 Pil-pileanKazetarien Euskal Alkargoaren eta Alkartearen erabagia da.
Praktika Artistiko eta Jantza Garaikideko egonaldietarako epea zabaldu dabe Bilbon
2020-03-25 11:39 KultureaAzkuna Zentroak apirilaren 5era arte zabaldu dau egonaldi bietarako proiektuak aurkezteko epea.
XIII. Huhezinema (Online)
2020/03/25 - 2020/03/27
Aretxabaletan. |Ikus-entzunezkoakJaialdia bersino birtualera moldatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin dira programazinoan. Jaialdiaren online eskaintzea, TWITCH, YOUTUBE eta Instagram bitartez jarraitu ahal izango da norberaren etxetik. Hona hemen loturak:
• TWITHC: https://www.twitch.tv/huhezinema/
• YOUTUBE:
o https://labur.eus/huhezinema
o https://www.youtube.com/channel/UCOT5RhdvNGfn6QCj6vQzrsg
• INSTAGRAM: https://www.instagram.com/huhezinema/
Huhezinema 2020
- Eguaztena 25
17:00 – Mursego (musikari eibartarraren berbaldia musikari lez zinemeagaz egindako kolaborazinoetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea).
20:30 – (Napardeath (2019) filmak Ataun of the Dead trilogia zarratzen dau, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmagaz hasi eta 2014an jarraitu eben Joxean’s hil ebenagaz).
22:00 – Sesion golfa (Bildur eta Fantasiazko film laburrakaz streaminga. Huhezinemaren aurreko edizinoetako hautaketea eta Donostiako Fantasia eta Bildurrezko Jaialdiaren nazinoarteko harribitxiak).
- Eguena 26
11:30 – MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibersidadeko Ikusentzunezko Komunikazinoa Graduko Ikasleen film laburrakaz streaminga eta ikusleen botoa).
17:00 – Paul Urkijo (Errementari pelikulearen zuzendariak, fantasia eta bildurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emongo dau bere filmaren sormen prozezuan sartuta).
19:00 – Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga.
20:30 – MU Ikasleen Saila II (errepetizinoa).
- Barikua 27
17:00 – Sail Ofiziala (finalisten emonaldia streamingean eta ikusleen botoa).
20:00 – Sariak emotea.
20:30 – Instagramen zuzenean jaialdia zarratzeko pintxadea: DJ AZGaubela.
Aldaketaren bat balego, jaialdiaren sare sozialen bidez joango dira informazinoa eguneratzen.
Aurreko edizinoetan legez, ikusleek parte hartzea sustatu gura dabe antolatzaileek eta horregaitik ikuslearen sarirako botazinoa online izango da. Streaming saioen aurretik eta bitartean botoa zelan emon azalduko da.
Horrezaz gan, FILMIN streaming plataformea eta HUHEZINEMA jaialdiaren artean gauzatutako kolaborazinoa iragarri nahi dogu. Egunotan hilebeterako 20 harpidetza zozketatuko ditugu gure sare sozialetan, berrogeialdia zinema independenteenagaz entretenigarriagoa egiteko asmoz. Eta martiaren 28tik aurrera, Filminen Huhezinema jaialdiaren kanala aurkeztuko dogu. Apirilaren 28ra arte online disfrutau ahal izango dira Huhezinemagaz loturea daben film luze eta laburrak.
Hiriko Soinuak atzeratu egin dabe
2020-03-25 10:46 MusikeaMusikarien lehiaketea eta El Drogasen kontzertua dira aurtengo ardatzak.
Tremenda Jauria taldeak aroa zarratzeko bireari ekin deutso
2020-03-25 10:41 MusikeaTu no eres mi papi 2.0 bideoklipa ikusgai dago.
Astebetean, 500 personak baino gehiagok emon dabe izena boluntario izateko
2020-03-25 09:41 Pil-pileanGuztion Artean, Alkartasun Antolatua Sarean parte hartuko dabe.
Bizkaiko museoen foru-sarea zabalik sare sozialetan
2020-03-25 09:04 KultureaInternet bidez, publiko guztiarentzako jarduerak antolatu ditue.
Pozik kirolariak Tokioko Joko Olinpikoak bertan behera itxi ondoren
2020-03-25 08:07 KirolaBasque Teameko Virginia Diaz, Iñigo Llopis, Ariane Ochoa eta Asier Garcia plangintzak aldatzen hasi dira.
Leioako Umore Azokeak 2020ko 43 konpainiak aukeratu ditu
2020-03-24 12:55 KultureaEgitarau anitz, original eta dotorea atondu dabela dinoe antolatzaileek.
Maria Riveroren bakarkako lehenengo diskoa: 'Parentesiak'
2020-03-24 10:44 MusikeaZazpi abesti eta bonus track bat dakarz Riverok inoiz sortutako diskorik intimo eta personalenak.
Etxean kirola egiteko aplikazinoa bilbotar guztientzat
2020-03-24 10:43 KirolaBilbao Kirolak erakundearen ekimena da, itxialdian ariketa fisikoa egin behar dalako.
Berreginen Museoa modu birtualean dabil
2020-03-24 10:07 KultureaItziar Martija izango da bideo bitartez berbaldia emongo dauena.














Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...