Aixa de la Cruz Regúlez, Idoia Santamaria, Uxue Alberdi eta Borja Barragué dira Euskadi Literatura sarien irabazleak

Bizkaie! 2020-10-14 13:46   Kulturea

Literaturea Gaztelaniaz, Euskerazko Literatura Itzulpena, Saiakerea Euskeraz eta Saiakerea Gaztelaniaz modalidadeetako irabazleak dira.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ezagutzera emon ditu gaur Euskadi Literatura Sarietako aurtengo ganerako lau irabazleak, Donostiako San Telmo museoan. Literatura Gaztelaniaz, Euskerazko Literatura Itzulpena, Saiakerea Euskeraz eta Saiakerea Gaztelaniaz modalidadeetako irabazleak dira gaur ezagutzera emon diranak: 

  • Literatura Gaztelaniaz: Aixa de la Cruz Regúlez, Cambiar de idea.
  • Euskarazko Literatura Itzulpena: Idoia Santamaria Urkaregi. Aldibereko (Ingeborg Bachmann).
  • Saiakerea Euskeraz: Uxue Alberdi Estibaritz, Kontrako eztarritik.
  • Saiakerea Gaztelaniaz: Borja Barragué Calvo, Larga vida social a la democracia.

Joan dan astean ezagutzera emondako ganerako hiru sarituakaz batera iragarri dira, dagoeneko, aurtengo Euskadi Literatura sarietako zazpi irabazleak. Honakoak dira joan dan astean iragarritako hirurak: 

  • Euskerazko Literaturea: Karmele Jaio Eiguren, Aitaren Etxea.
  • Euskerazko Ume eta Gazte Literaturea: Iñigo Astiz Martinez, Joemak eta Polasak.
  • Lan Literarioaren Ilustrazinoa: Miren Asiain Lora, un millón de ostras en lo alto de la montaña.

Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu dauenez, Euskadi Litaratur sarien epaimahaiek, generoz genero, sarituen idazlanetan azpimarratu dituzten balio literarioek irakurleongan egiten dute benetako bidea eta irakurleen bidez lortzen, benetako zabalkundea.  Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaineratu dauenez, aurreko astean ezagutzera emondako sariakaz batera (Euskerazko Literaturea, Ume eta gazte literatura eta Ilustrazinoa), moltso bat osotzen dabe gaur aditzera emondako literatura sariok, baina, aldi berean, sari bakotxak  bere esparru propioa dau

Saridun bakotxak 18.000 euroko saria izango dau eta beste 4.000 euro eskuratu leikez lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Euskerazko Literatura Itzulpenaren irabazleak 18.000 euro jasoko ditu. 

Datorren zemendiaren 19an emongo ditue aurtengo Euskadi Literatura Sariak Azkuna Zentroan egingo dan ekitaldian. Egun horretan, zazpi modalidadeetako irabazleak batuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu