Badator Bilboko 42. Liburu Zahar eta Okasinokoaren Azokea
2020-10-14 12:59 KultureaUrriaren 15etik urriaren 25era egongo da zabalik.
Bilboko Arenalean egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko zein estaduko zenbait lurraldetatik etorritako liburu-saltzaileak; danetara, 42 saltoki izango dira.
Liburua eta irakulezaletasunaren garrantzia azpimarratzeaz gan, prezio merkean liburuak erosteko aukerea eta bertan topau daitekezan liburu bitxiak dira azoka honen enkantua. Bai liburu zaharren mailan diran lehen edizinoak edota gai ezbardinei lotutako bitxiak zaleen gogoa beteko dabe. Aukerako liburuen artean, liburu merkeak euro batean hasita elaberria dogu aukeratuena eta gaiei jagokenez, euskal gaia, sukaldaritzea edota munduko gerrak zein bertakoen historiak izaten dira gehien aukeratzen diranak.
Pandemia sasoian, irakurlezaletasunak estadu mailan 7 puntu egin dau gora eta, danetara, 90 minutu inguru dira irakurten emoten doguzanak; era berean, % 82rentzat liburua irakurtea lagungarri izan da egoereari aurre egiteko.
Edizinoari jagokonez, estaduan (ISBN gogoan hartuta) 81.228 liburu barri plazaratu ziran, horreetatik 1.116 euskeraz.
Kontuak kontu, 11 egun izango doguz liburu artean ibilteko. Bilboko Arenalean, goizez 11:00-14:00 eta arratsaldez 17:00-21:00 izango da zabalik liburu azokea.
Euskadiko Liburu Ganbareak antolatutako Azoka honek, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako kultura sailen laguntzea dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!