Anthony Kmeid Libanoko bideogile queer-a Bilbora bueltauko da

Bizkaie! 2022-05-11 08:33   Kulturea

Jantza-antzerkia eskainiko dau.

Santutxun egingo dabe IV. Hirian jaialdia, maiatzaren 28an

Bizkaie! 2022-05-10 13:47   Musikea

Samantha Hudson, Aviador Dro eta Sex Museum dagoz kartelean, besteak beste.

'Jazkerak Bizkaiko jantzetan'

2022/05/03 - 2022/05/15

Zamudioko Torretxean. |Erakusketak

Ordutegia: Astelehenetik barikura: Goizez: 10:00etatik 13:30era; arratsaldez: 16:30etik 20:30etara. Zapatuetan: goizez 10:00etatik 13:30era.

Erakusketeak artxibategietatik eta sasoi askotako erretratuetatik ataratako jantziak aurkezten ditu.

lkus daitekezan jantziek jantza tradizionalaren eginkizun nagusi bi dakarzkuez gogora: Erritu-jantzak, personaia garrantzitsu baten omenez (agintari, santu... ) egiten diran jantzak, liturgia-ospakizun eta prozesinoei edo urteko sasoi zehatzei lotuak; ondo egituratutako koreografia eta pausoak ez eze, jantzi jakinak be baditue.

Gizarte-jantzak edo jantza sozialak, herritarren adierazpen kolektibo eta ludikoak. Azken horreek era librean sortu eta landu izan dira eta ez dagoz, nahitaez, leku bati, egun bati edo jazkera jakin bati lotuak; jatorrizkoa eta kanpokoa buztartu daítekez, modearen eragína jaso leikie, komunidadeko partaide guztiei edegita daude eta, beraz, oinarrizkoak dira herri-erromerietan.

Jantzari Eguna 2022

2022/05/15 10:00

Zamudion. |Jantzea

Domekan, maiatzaren 15ean, 64 talde eta 3.500 jantzari batuko dira Zamudion

2020. urtean egin behar genduan Zamudion Jantzari Eguna baina pandemiak kendu egin euskun. 2021. urtean be ezin, baina danon artean ekin eta ekin, azkenean aurten bai!

Jai ederra eta egun parebakoa izango dogu Zamudion. Sestaoren lekukoa hartzeko prest gagoz. Katea ez da eten, demonioko covid horrek be ez dau lortu.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Mundua museo bat da'. KIRMEN URIBE + BILBOKO KORAL ALKARTEA + EUSKADI BRASS

2022/05/12 20:00

Bilboko Guggenheim Museoaren Atrioan. |Musikea

Kirmen Uribek sortutako kontakizun poetikoan geraldiak egingo ditu,  sorreran, ezarri zan lekua, uriaren lehenaldi industrialean, itsasadarrean, bertako erakusketetan, artista enblematikoenetan eta bokazino internazionalean.  Museo honegaz hazi gara, museo honek egin gaitu, persona eta herri . Arkitekturea, arte lanak, ez dira objektuak. Mobiduten dira eta mobiduarazoten gaitue, hunkitzen, eta horregaitik dira beharrezkoak. Sinplea da. Ezen mundua museo bat baita eta museo bat da mundua.  Horixe da Uriberen gogoetetako bat, Museoko Atrioan oihartzuna izango dauena Bilboko Koral Alkarteko 70 kideen ahotsek eta Euskadi Brass metalen orkestrako 10 kideek lagunduta.

Kontzertu berezi hau Guggenheim Bilbao Museoaren 25. Urteurreneko ekitaldien barruan sartzen da, Artea etorkizunerako inspirazino lemapean, 2022 honetan zehar Museoaren jarduera artistikoa eta kulturala inspiretan dauen ospakizun honetan.

Sarrerak: 12 euroan: Lagunak; 15 euroan: publiko orokorra; leihatiletan eta webgunean eskuragarri.

 

 

'Perros y tuberias'. CARMEN VALERO RODRÍGUEZ eta ELENA NÚÑEZ MALLÉN

2022/05/10 - 2022/06/10

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua). |Erakusketak

Erakusketeak, EHUko Arte Eder Fakultadeko Pintura Masterrean egindako lana islatzen daben ikasle bien hamabost margolan inguru batzen ditu. Egileek hainbat material eta euskarri –biniloak, egurra, akrilikoak, oihal edo kartoi ganeko olixoak, serigrafiak eta arkatzez edo argizariz egindako marrazkiak– erabili ditue sormen iradokitzailea irudikatzeko.

Sartzea doban.

V. Bziber maiatzaren 13tik bagilaren 9ra

Bizkaie! 2022-05-10 12:26   Pil-pilean

BFA-ko Euskera, Kultura eta Kirol Sailaren babesari esker.

Bilboko Udal Bandea eta txistulariak, udabarrirako prest

Bizkaie! 2022-05-10 12:09   Musikea

Sei kontzertu emongo ditue Arenalean, maiatzaren 13tik bagilaren 23ra.

'Apaiz kartzela’ dokumentala, Larrabetzun ikusgai

Bizkaie! 2022-05-10 11:03   Zinemea

Hitzordua maiatzaren 12an da, Larrabetzun.

Musikari ezagunak II. Ura Bere Bidean jaialdian

Bizkaie! 2022-05-10 10:27   Musikea

Urriaren 22an da hitzordua, BECen.

Haragi 2022

2022/05/19 - 2022/05/22

Basque Culinary Centerren eta Tolosan.

Haragiaren edo okelearen eta parrilearen munduko onena maiatzaren 19tik 22ra Haragiaren eta parrilaren munduko onena maiatzaren 19tik 22ra Basque Culinary Centerren eta Tolosan alkartuko dira #HARAGI2022 ekitaldian.

Topaketa honen bidez, maiatzaren 19an Basque Culinary Centerren haragiaren eta parrillaren sektoreaz gozatu eta aldi berean balioa emango diogu, profesioanalentzako kongresu baten bidez. Bertan, arreta berezia eskainiko zaio kalitateari, animalien ongizateari eta iraunkortasunari, Luis Alberto Lera (Lera jatetxea), José Gordón (El Codjarrey El Capricho, El Caprémanos) eta Laprichoren mailako chef eta parrillero handien eskutik, besteak beste.

Gainera, asteburuan zehar, nazinoarteko parrileroek jateko erreak eta herriko kozineruen mokaduak be probetako aukerea izango da Tolosan jai giroan.

Lekukoa pasau deutso Korrikak Euskaraldiari

Bizkaie! 2022-05-10 09:22   Euskerea berbagai

2022a berbearen eta ekintzearen urtea izango dala aldarrikatu dabe.

'LOF Ladies on Fight'

2022/05/13 19:00

Gernikako Lizeo Antzokian. |Jantzea

Genero ikuspegidun kazetaritzeari gorazarre egin deutso Emakundek

Bizkaie! 2022-05-10 08:25   Pil-pilean

Pikara eta Berria komunikabideak eta Lucia Martinez Odriozola zana saritu ditue.

Ines Osinaga, Elhuyar eta UEU sarituko ditue aurten

Bizkaie! 2022-05-10 08:07   Kulturea

elkar 50 urte kulturgintzan, herrigintzan.

Azkuna Zentroak martxan jarri dau 'Inbox Mediateka BBK'

Bizkaie! 2022-05-10 07:55   Kulturea

Estaduan aitzindaria da automailegu sistemea.

'Euskalkiak bizirauteko estrategiak'

2022/05/21 09:15

Ziordian, Nafarroan. |Berbaldiak

Egitaraua

09:15 Kideen aurkezpena.
09:30 Hezkuntzarako estrategiak.
10:30 Hedabideetarako estrategiak.
11:30 Atsedena.
11:45 Administrazinorako estrategiak.
12:45 Ahozko transmisiorako estrategiak.
13:45 Adierazpen proposamena eta ekimenetarako egutegia.
14:30 Bazkaria (aukeran).

Izen-emotea

Bazkaria 15 euro. 944 00 11 33 iberba@iberba.eus

'Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren Ondorioak. Eta orain zer?'

2022/05/13 .

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6). |Jardunaldiak

Goizeko 09:00etatik 13:30era.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.