2022/09/16 - 2022/09/24
Donostian.Donostiako 70. Zinemaldia
Donostiaraino etorriko dira David Cronenberg, Dardenne anaiak, Claire Denis, Louis Garrel, Christophe Honoré, Neil Jordan, Koreeda, Lelio, Mungiu, Ozon, Hong Sangsoo eta Ulrich Seidl.
Kazuo Ishiguro Literaturako Nobel Sariak Living aurkeztuko dau eta Rosa Montero eta Selva Almada idazleak epamahaikideak izango dira.
Izen handiko zinemagile, antzezle, gidoigile eta produktore ugarik berretsi dabe Donostian izango dirala Zinemaldiaren 70. urteurrenea eta Matías Mosteirín produktore argentinarra izango da epaimahaiburu epaimahai ofizialean. Juliette Binochek eta David Cronenbergek Donostia Sari bana jasoko dabe baina Penélope Cruz (En los márgenes), Ricardo Darín (Argentina, 1985), Kazuo Ishiguro (Living), Vicky Krieps (Corsage), Diane Kruger eta Liam Neeson (Marlowe), Noémie Merlant eta Nahuel Pérez Biscayart (Un año, una noche), Hannah Schygulla (Peter Von Kant) eta Olivia Wilde (Don't Worry Darling) be etorriko dira jaialdira.
Informazino gehiago eta egitaraua:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!