Bilboko 45. Liburu Zahar eta Okasinokoaren Azokea
2023/10/20 - 2023/11/05
Bilboko Arenalean. |Azokak
Danetara, 46 saltokitan topauko ditugu libururik preziadunenak.
Ordutegia:
Goizean 11:00etatik 14:00etara.
Arratsadean: 17:00etatik 20:30era.
'Kultur kudeaketa ekoizpen guneetan: jarduteko modu feministen arrastoan'
2023/10/19 09:30
Bilbon, Burtsa eraikinean - John Jauregian (Pelota kalea, 10). |JardunaldiakSinposio honen helburua kultur politika feministak diseinau eta irudikatzeko gakoetan sakontzea da. Horretarako, produkzino guneak aztertuko dira. Askotariko produkzino guneetako eragileak barriketan jarri nahi ditugu, gauzatzen dabizen eta gauzatu nahi dituen kudeaketa modu kolektiboagoak, kolaboratiboagoak eta feministagoak zelakoak diran ezagutzeko, eta esperientzia metatu horretatik kultur eskubideak jorratzeko zelako bidea egin behar dan argiago izateko, beti be kultur politika feministak iparrorratz hartuta.
Informazio gehiago hemen.
Egitaraua
09:30 Edegiera instituzionala.
09:45 Gaia: Emakumeak erakusketetan: Artearen sistemak eregiten dituan baztertze egiturak. Hizlaria: Haizea Barcenilla (Euskal Herriko Unibersidadea).
10:45 Esperientzia praktikoak: Sorkuntza guneak. Hizlariak: Amaia Gabilondo. Garaion eta Xabier Gantzarain. Dinamoa
11:45 Atsedenaldia.
12:15 Esperientzia praktikoak: Bitartekaritza guneak. Hizlariak: Gotzon Barandiaran. Sormene eta Sandra Amutxastegi. Sarean
13:15 Esperientzia praktikoak: Argitalpengintzea. Hizlariak: Lorea Agirre. Eskafandra-Jakin eta Elkar argitaletxea + Nerea Fillat. Katakrak
14:00 Ondorioak eta amaierea: Kultur kudeaketa feministearen erronkak etorkizunera begira.
'Gego. Infinitua neurtzen'.
2023/11/07 - 2024/02/04
Bilboko Guggenheim Museoan. |ErakusketakXX. mendearen bigarren erdian Latinoamerikako eszenak emon eban artistarik esanguratsuenetako bat da Gego, eta bide zeharo petsonala —kategorizazinorik onartzen ez dauena— urratu eban bere ibilbide artistikoan.
Erakusketea maila kronologikoan eta gaika atonduta dago, eta Gegok forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzino modularren bidez egin zituan ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu.
Kontuak kontu, 150 eskultura, marrazki, grabatu, ehun, argitalpen eta argazkiren bitartez, erakusketeak Latinoamerikako hainbat testuinguru artistiko batzen ditu, Gegok bere ibilbide luzean zeharkatu izan dituanak, eta artearen mobimentu jakin batzuekaz —tartean abstrakzino geometrikoa eta arte zinetikoa— izan dituan alkarguneak eta hausturak be arakatzen ditu.
Guggenheim Bilbao Museoak Gego. Infinitua neurtzen erakusketea aurkeztu dau. Atzera begirako horrek Gego izenez be ezaguna dan Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren lanaren ikuspegi integratzailea eta abstrakzinoaren lengoaiaz eban ikuspegi berezia eskaintzen ditu.
Komisarioa: Geaninne Gutiérrez-Guimarães.
Babeslea: Seguros Bilbao. Laster Occident
Informazino gehiago hemen.
'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi'. Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroa
2023/11/10 19:30
Bilboko BBK Salan. |Antzerkia
'Los que bailaban'. Amaya Galeotek sortutakoa eta Zentro Dramatiko Nazionalak koproduzidutakoa
2023/10/27 19:30
Bilboko BBK Salan. |AntzerkiaEUSKADIN ESTREINALDIA
'Los que bailaban' lanaren Euskadiko estreinaldia urriaren 27an
2023-10-18 09:50 KultureaAmaya Galeote koreografoak sortutako eta Zentro Dramatiko Nazionalak koproduzidutako lana da.
'Bizkaiko bertsogintzea'. Hizlaria: Xabier Amuriza
2023/10/23 19:00
Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Berbaldiak
'Lehengo lanbide zaharrak gogoan'
2023/10/22 12:30
Mallabiko Elizalde plazan. |Jardunaldiak12:30 - Erakusketea eta berbaldia (Elizalde plazan). Pello Mugarzak, Justo Azagirrek eta Jesus Mari Uribelarreak idatzitako Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek - iraganeko bizimodu baten lekuko liburuan
oinarritutako ekitaldia. Liburuan jasotako lanabes batzuen erakusketea eta erabilerea zein zan erakutsiko dogu. Gaur egun askok ez ditugu ezagutu be egiten lehen egunero erabilten ziran tresnak.
Mallabiko Udala da laguntzaile ekintza honetan.
'Kanpaiak eta esanahiak'
2023/10/21 17:00
Iurretan, Aita San Migel plazan. |Jardunaldiak17:00 - Berbaldia eta proiekzinoa. Kanpantorreetako kanpai-hots ezbardinak bereiztea gatx egiten jaku gaur egun. Jakintza hori galtzen gabizen arren, Iurretako edadekoek ondo gogoan dabe zer albisteren barri emoten eban eskuz jotako kanpai-hots hareetako bakotxak.
Ekintza honetan kanpai-dei ezbardinak zuzenean entzun eta horreen esangurea ezagutzeko aukerea izango dogu. Horregaz batera, Iurretako kanpai nagusiaren historia be ezagutuko dogu. Ekitaldiari amaiera gozo bat emoteko, tostadak janez amaituko dogu.
Antton Mari Aldekoa-Otalora eta Eñaut Aiartzaguena iurretarrak izango dira
erakustaldian gidari.
Iurretako Udala da laguntzaile ekintza honetan.
VII. Sopela Surf Business Meeting urriaren 25, 26 eta 27an
2023-10-18 08:54 KirolaJohnny Cabianca gurean izango da, munduko shaperik onenetakoa.
EAEko Auzitegi Nagusiaren azken sententzia oso larritzat jo dau Kontseiluak
2023-10-18 08:00 Euskerea berbagaiUdaletan euskerearen sustapen eta normalizazinoaren aldeko politikak baliobakotzen ditu.
'Memoria'. ITZIAR MANERO
2023/10/21 - 2023/10/22
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaSarrerak hemen.
Urriko Azken Asteleheneko Azokea 2023
2023/10/30 .
Gernika-Lumon. |AzokakEgitaraua
9:00: Baserriko produktuen lehiaketea eta azokea, uriguneko kaleetan (Artekalea, Juan Calzada, Industria, San Juan), 900 bat postugaz.
12:00: Bertso-saioa, Merkurioren iturriaren plazan.
13:30: Sari-banaketea (barazkiak, frutak, eztia, txakolina, landareak... eta ongintzako asmoetarako gaztai-enkante herrikoia, Merkurioren iturriaren plazan.
17:00: Zesta-puntako partiduak Jai Alai frontoian.
Artxandatik Ibilbide Ekologikoa
2023/10/21 09:45
Bilbon, Funikular Plazan. |JardunaldiakIzena-emoteko edo informazino gehiagorako idatzi hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 20ko (barikua) 14:00ak baino lehen. Plazak mugatuak dira.
Balmasedako 51. Nazinoarteko Putxera Lehiaketea urriaren 23an, San Severino Plazan
2023-10-17 12:53 Jan edanakBatutako diru guztia SOS Ukrania Euskadi alkartera bideratuko da.
42. Puaj. Pasaiako Umore eta Antzerki Jardunaldiak
2023/10/20 - 2023/10/29
Pasai Donibanen. |JardunaldiakEgitaraua
Urriak 20
- Ezezagunok - EXACTICAMENTE DIVERSA
Urriak21
- Cia Barsanti - LEGEA GU GARA
Urriak 22
- Tentazioa - NUNCA HE ESTADO EN DUBLIN
Urriak 27
- Zirkotxosko - OH-PERA
Urriak 28
- Coriolis - MANUAL
Urriak 29
- Khea Ziather - WINONA & GRACE






Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...