Montxo Armendarizen 'Tasio' filma Cannes-en erakutsiko dabe, gaur, maiatzak 15

Bizkaie! 2024-05-15 09:14   Zinemea

Meryl Streepek, George Lucasek eta Ghibli Hayao Miyazakiren animazino estudioak Ohorezko Palma irabaziko dabe.

Joxean Fernández, Montxo Armendariz eta Bingen Zupiria. | Ikusi handiago | Argazki originala

77. Canneseko Jaialdia maiatzaren 25ean amaituko da eta euren lanak defendiduten izango dira, besteak beste, Emma Stone, Chris Hemsworth, Anya Taylor-Joy, Jacob Elordi, Adam Driver, Selena Gómez, Cate Blanchett (aurten Donostia saria jasoko dauen aktorea), Dustin Hoffman, Shia LaBeouf, Demi Moore, Margaret Qualley eta Dennis Quaid.

Cannes Classics sailean Tasio programau dabe filmaren 40. urteurrenagaz bat eta lehen mailako zuzendariak izango dira Urrezko Palmaren bila, besteak beste, Sean Baker, Jacques Audiard, Yorgos Lanthimos, Andrea Arnold, Paolo Sorrentino eta eta David Cronenberg.

Francis Ford Coppola handia lehiara bueltan da orain 45 urte Apocalypse Now filmari esker Urrezko Palma irabazi eta gero.

Tasio

Zuzendari nafarraren film luzea Boloniako L'immagine Ritrovata laborategiek zaharbarritu eta irailean inaugurauko dau Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila.

Tasio filma (Montxo Armendáriz, 1984) Boloniako Zinematekearen menpeko L'immagine Ritrovata laborategietan zaharbarritu dau Euskadiko Filmategiak, 2023ko urria eta zemendia bitartean. Era berean, euskal zinemagintzearen oinarrizko lan hau hautatu da maiatzaren 14tik 25era egiten dagozango dann Canneseko Zinemaldiko Klasikoen saila eta 4K-n ikusi ahal izango da. Tasio-ren kopia zaharbarritu honek Klasikoak saila inauguretako balioko dau irailean 72. Donostia Zinemaldian.

Fimaren zaharbarritzea Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzinoari esker egin da eta Enrique Cerezo P.C.-gaz adostuta, zintearen jaubea baita.

Tasio Cannes Classics-en hautatu dabe, titulu klasikoak berreskuratzen dituan Frantziako jaialdiko sailean eta alor horretan munduko garrantzitsuenetako bat, Napoleon (Abel Gance, 1927), Gilda (Charles Vidor, 1946) lako filmakaz), Paris, Texas (Wim Wenders, 1984), 七人の侍 (Akira Kurosawa, 1954), Les Parapluies de Cherbourg (Jacques Demy, 1964), The Sugarland Express (Steven Spielberg, 1974) edo Four Nights of a Dreamer (Robert Bresson) , 1971).

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu