Dopinaren Kontrako Euskal Agentziak 320 kontrol egin zituan igaz
2024-05-15 12:50 KirolaIgaz, Dopinaren Kontrako Euskal Agentziak positibo kasu bat antzemon eban testosteronan.
Dopinaren aurkako Euskal Agentziak igaz 320 kontrol egin zituan 91 misinotan, aurreko urtean baino sei gehiago, 2005ean agentzia sortu zanetik egindako misinoen kopururik handiena. Igaz, Nazinoarteko Atletismo Federazinorako egindako lagin-batzean, testosterona-positibo bat antzemon eban Euskal Agentziak.
2023an 91 lagin aztertu ziran 67 kirol probetan, hau da, konpetizinoetara eta 24 entrenamentuetara, hau da, lehiaketatik kanpo. Danetara, 270 lagin jaso ziran lehiaketan eta 50 lehiaketatik kanpo. Generoari jagokonez kontrolen helburu izan ziran kirolarien % 77 gizonezkoak eta % 23 emakumezkoak izan ziran.
Danetara, 14 kirol-modalidadetan egin ziran dopinaren kontrako probak, gehienak arraunean (104 proba), errepideko txirrindularitzan (64), errepideko atletismoan (44), ziklokrosean (18), triatloian (18), mendiko lasterketetan (11), eskupelotan (2).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!