Ia 1.000 kirolari izango dira maiatzaren 26an Zegama-Aizkorri mendi maratoian
2024-05-17 10:15 KirolaDanetara, 543 kirolarik (87 emakumeak) egingo dabe mendi maratoia.
Artekale-ko 30 profesional hartu ditu Leioako alkateak sektoreaz berba egiteko
2024-05-17 09:23 KultureaKaleko arteetan, Euskal Herriko eragile guztiak batzen dituan alkartea da.
Batera Jauzi dinamikea herriz herri abiarazoko dabe
2024-05-17 08:27 Euskerea berbagaiArrigorriagan (Bizkaia) hasiko dau bere bidea euskerea bizibarritzeko prozesu komunitario eraldatzaileak.
Puppy udabarriz jazten da
2024-05-17 07:49 KultureaJeff Koonsen eskulturea, asteon hasi da bere landare-estalkia aldatzen udaberri/udako loreakaz.
Habanera eta Itsas Abestiak. INDAUTXUKO LAGUNEN ABESBATZA + ERREKALDEKO ERROTA KORALA
2024/05/18 20:00
Bermeoko Artza Frontoian. |Musikea
'Euskal Mendi Federazinoak 100 urte'. Hizlariak: ZIGOR EGIA eta RIKARDO HERNANI
2024/05/21 19:00
Bilboko Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6 - 3. pisua). |Berbaldiak
'Gernika(k)/Guernica(s). Trauma historikoaren birsemantizazinoak' Nazinoarteko Kongresua
2024/06/13 - 2024/06/14
Gernika-Lumokon. |Jardunaldiak
XXV. Antzerkiaren eta Arteen Kalealdia
2024/07/01 - 2024/07/06
Bilbon. |AntzerkiaAntzerkiaren eta Arteen Jaialdiak 25. urtemugea ospatuko dau eta Bilboko Udalak erakutsi dau udako lehen egunetan Bilboko kale, parke eta plazetara bueltauko dan arteen jaialdi horren urteurrenaren irudia.
Azken ikutuak emoten dabiz mueta guztietako publikoentzat pentsautako programazinoari, eta laster aurkeztuko dabe. Programa horren barruan, nabarmentzekoak dira nazinoarteko ospea daben konpainiak, bai eta bertako eta estaduko artista ugari be. Esangura horretan, Bilboko 7 konpainiak parte hartuko dabe urteurren berezi-berezi honetan.
Informazino gehiago hemen.
Badator 'Gernika(k)/Guernica(s). Trauma historikoaren birsemantizazinoak' Nazinoarteko Kongresua
2024-05-16 10:03 KultureaHiru erakusketa iragarri ditue.
2024ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia-ko irudi nagusiak sutan jarriko gaitu
2024-05-16 08:28 ZinemeaJean-Baptiste Liautard argazkilari frantziarraren Fuego argazkia dago oinarrian.
Modus Operandi taldeak 'Mañana será igual' bideoklipa aurkeztu dau
2024-05-16 08:01 MusikeaBarricada taldeari egin deutse omenaldia.
La Boheme'. ABAO
2024/05/18 .
Euskalduna Bilbao Jauregian. |MusikeaABAO Bilboa Opereak bere denporaldiko seigarren eta azken emonaldia estreinauko dau, Miren Urbieta-Vega eta Celso Albelo protagonista dituala.
Korrikatik Euskaraldira, herritarren bultzadea euskerearen aldeko politikei
2024-05-15 13:29 Euskerea berbagaiAktibauta segiduteko dei egin dabe Euskalgintzako eragileek.
Dopinaren Kontrako Euskal Agentziak 320 kontrol egin zituan igaz
2024-05-15 12:50 KirolaIgaz, Dopinaren Kontrako Euskal Agentziak positibo kasu bat antzemon eban testosteronan.
Elhuyar Zientzia Azokea
2024/05/22 - 2024/05/25
Bilboko Arenalean. |AzokakAzokan, 70 ikastetxetako 800 gaztek hartuko dabe parte eta ikasturtean landutako 200 STEAM proiektutik gora egongo dira ikusgai.
Informazino gehiago hemen.
Musika Bulegoa sariak 2024 emoteko galea
2024/05/15 19:30
Iruñako Zentral Aretoan. |MusikeaEuskal Herriko Musika Bulegoak, urtero, euskal artistek, taldeek edo proiektuek egin edo produzidu edo horreek protagonista dituen musika-panoramako obra esanguratsuenak autortzen ditu. Sarien helburuak dira, besteak beste, Euskal Herriko musikearen sektorearen balioa azpimarratzea, artisten lanak sustatzea, euren lanak ezagutarazo eta bultzatzea eta munduaren aurrean erakusleiho izatea.
Danetara, hamar sari dagoz, horreetako zortzi kultura-sektoreko izen handiko profesionalek osotzen daben epaimahai batek emoten ditu; horreei EHMBEren (Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea) Zuzendaritza Batzordeak emoten dauen ohorezko saria gehitu behar jake (musika-jarduereagaz lotutako persona, talde edo erakunde baten ibilbidea aintzatesteko da), bai eta Etxepare Euskal Institutuak emoten dauen saria be (Euskal Herriko musikea nazinoartekotzeko egindako lana autortzekoa).
Sari bakoitza 2.000 eurokoa da eta, horrezaz gan, Fernando Mikelarenaren eskultura bat be jasoten dabe sarituek. Ez dago ezelako kategoriarik, sorkuntza guztiak baldintza-bardintasunean lehiatzen dira originaltasunari eta kalidadeari jagokenez, zer estilotakoak diran gorabehera.
Lehen edizinotik aurkeztutako lanen eta proiektuen hizkuntza nagusia euskerea da: hamarretik zazpi, gitxi gorabehera, euskeraz eginak eta produzidutakoak dira. Lan instrumentalak % 11 dira, eta gaztelaniaz egindakoak, barriz, % 10. Gainerakoak, euskeraz eta gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan egindakoak dira.
'Ellas: Mujeres compositoras del siglo XIX. Frances'. ANDREA JIMÉNEZ (sopranoa) & BOSeko HARI LAUKOTEA
2024/05/26 19:00
Basauriko Social Antzokian. |Musikea









Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...