'Paul Pfeiffer, Askatasunaren sorrereari buruzko kondairaren hitzaurrea'
2024-12-02 09:00 KultureaBilbon izango da zemendiaren 30etik 2025eko martiaren 16ra arte.
Pfeifferren lanak diziplina ugari hartzen ditu (bideoa, argazkilaritzea, eskulturea eta instalazioa) eta ikuskizuna, pertenentzia-sena eta ezberdintasunagaz lotutako gaiak planteetan ditu.
Ikus-entzuleek konsumiduten dituen irudiek eurengan daben eragina da Pfeifferren aztergai nagusietako bat, eta berak dinoan lez: beti sortzen da galdera bera: nork erabilten du nor? Irudiak egiten gaitu gu? Edo guk geuk egiten dgu irudia?
Edizino digitalerako programa informatiko zaharrakaz, Pfeifferrek trebetasun handiz manipuletan dau kirol-ekitaldietako, kontzertuetako eta Hollywoodeko pelikuletako metrajea, garai bateko bideoklip laburren eta egungo GIFen zirkulazino masiboari aurrea hartuta.
Pfeifferri estadioen eta eszenatokien forma arkitektonikoa interesetan jako, ikuskizun handien plataformatzat, baita gorputz politikoa (nazino batena, komunidade batena, gizarte batena) zehaztu eta zalantzan jarten daben leku lez be.
Guggenheim Bilbao Museoak Paul Pfeiffer. Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea aurkeztu dau, artistearen orain arteko erakusketarik handiena Europan. BBKren babesari esker atondutako erakusketa horrek Pfeifferren ibilbide osoa ordezkatzen daben hogeita hamar lan inguru batzen ditu, egungo sortzailerik garrantzitsuenetakoen artean kokatzen daben lanak. 1966. urtean Honolulun (Hawaii) jaio zan eta New Yorken bizi dan Pfeifferren jardunak diziplina ugari hartzen ditu. Pfeiffer batez be bere bideo zorrotzakaitik da ezaguna, izan be, hedabideek erabat hartuta daben mundu garaikidetik ataratako irudiak erabiliz, irudi horreek konsumiduten dituen ikus-entzuleakan daben eragina aztertzen dau.
Komisarioak: Los Angeleseko The Museum of Modern Art-eko Clara Kim eta Paula Kroll, arte-arduradun burua eta arte-ardura saileko zuzendaria lehena eta arte-arduradun laguntzailea bigarrena, Marta Blàviagaz lankidetzan, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna.
Babeslea: BBK.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!