Balmasedak hartuko dau SGAE Fundazinoko HerriJazz Ibiltariaren azken kontzertua

Bizkaie! 2024-11-29 13:53   Musikea

FEMMM and Band ahozko taldeak kantauko dau.

Bigarren edizinoa garagarrilaren 6an estreinau zan 47. Getxo Jazzaldian, Musikeneko FEMMM and Band taldearen kontzertuagaz baina hurrengo eta azken hitzordua Balmasedan da zemendiaren 29an, barikuan, Klaret Antzokian, 20:00etan (sarrera librea gunea bete arte).

Euskal Herrian gazteen talentua indartzea eta jazza zabaltzea sustatzeko helburuari eutsiz, SGAE Fundazinoak 2024rako iragarritako egitarauak zazpi ikuskizun proponidu ditu, Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegiaren bederatzikoteagaz banda nagusi lez eta, lehen aldiz, Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioaren laguntzeagaz, harek ahalbidetu dauen beste talde artistiko gazte bati aukerea emonez: Amaren 21 (Zangozan, aurreko zemendiaren 8an).

Horrezaz gan, HerriJazz Ibiltaria Gasteizko eta Donostiako jazzaldietan be ibili da lehenengoz.

Nondik norako horreek guztiak luze zabaldu zituen pasa den bagilaren 11n, prentsaurrekoan ekimenaren ordezkariek, tartean, SGAE Euskadiko Lurralde Kontseiluaren presidente Garbitxuk; honek azpimarratu ebanez, gure ahalegin guztiak jarri ditugu, geugaz alkarlanean bat egin daben hezkuntz-erakunde biakaz batera, laster profesionalak izango diran emakumezko gazteren doaia hauspotu guran, jazza ardatz hartuta beti be.

FEMMM and Band

Jazzaren eta poparen arteko koktel bokala da, Musikenen sortua. Euren musikea harmonia eta koloreen bilaketa baten laburpena da, sonoridade bereziariati eusten deutson ahozko-taldea. Soinu-mundu berezi hori sortzeaz gan, FEMMMeko kideak bardintasunaren eta inklusinoaren defendatzaileak dira.

Taldearen ikuskizun eta esku-hartzeakaz, beste batzuk sortu daitezala gura dabe. Musikeneko taldeagaz batera izango dira, abagune honetan, Maider Biguri, Nora Carramiñana, Beatriz González, Dánae Riaño eta Nahia Valle ahotsak; saxoan Mar Andino, pianoan Maialen Tellabide, gitarran Oier Alberdi gitarristea, Cristina Pascual bajistea eta baterian Iker Hernández.

Amaren 21

Amaren 21 musika-proiektua bere kideek soinu-bide barriak aztertzeko daben ardureagaitik sortu da, jazza, musika latinoamerikarra eta euskal folklorea lako estiloen fusinotik ekinez. Errepertorio eklektiko baten bidez, musika hizkuntza unibersal lez ulertzeko idea balioetsi nahi dabe, ama-hizkuntzak eta kultura ezbardinak bateratzeko topalekutzat hartuz, batez be ahotsa nagusi dan errepertorioari esker, bai bersino bai konposizino propioetan oinarritua, berezko musika-nortasun originala lortzen dau zazpikote honek.

Taldeak publiko eta agertoki guztietarakoo ikuskizun egokia eskaintzen dau. Amaren 21: Jose Ángel Lasheras, tronpetistea: Rebeca Barragán, saxofonistea; Iraitz González, tronboijolea; Joaquín Medina, pianistea; Sofia Pino, kontrabaxua; Ilargi Aguirre, bateria; eta Yosmel Lazo, pianistea.

II Herri Jazz Ibiltaria 2024

Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiko Fundazinoak (SGAE), SGAE Euskadiko Lurralde Kontseiluaren bitartez, HerriJazz Ibiltaria kontzertu-zikloa inaugurau eban igaz. Ekimen berezia dala esan daiteke, programazinoaren protagonista Musikeneko ikasleak dira (aurten Nafarroako Konserbatorioko ikasleak) eta beti gailentzen da emakumeen parte-hartzea; emonaldi hau udalerrietara eroatea da asmoa da, uri handietatik harago, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Nafarroako Foru Erkidegoan.

Getxo, Arrasate, Agurain eta Balmaseda herrien artean, eta Gasteiz zein Donostiako uriak ditugu, guztira, amaitzear dagoan edizio honetarako hautatuak izandako udalerriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu