2026/11/04 17:45
Bilboko Euskalduna Jauregian. | AurkezpenakCaritas Bizkaiaren 70. urteurrena.
Etorkizunari begira lelopean, 1.200 persona baino gehiago batzea da asmoa, egindako ibilbidea gogoratzeko, urte honeetan guztietan bide hori posible egin daben personen konpromisoa eskertzeko eta gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago baten aldeko itxaropena barritzeko.
Ospakizunean parte hartuko dabe boluntario, bazkide, emoile, laguntzea jasoten daben persona, profesional, administrazino publikoetako ordezkari, hirugarren sektoreko erakunde, fundazino, erakunde eta enpresa laguntzaileek, baita Bizkaiko eleizek bere. Bertan izango dira, besteak beste, Joseba Segura, Bilboko gotzaina; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; eta Mikel Torres lehendakariordea, bai eta Caritas Bizkaiagaz lankidetzan dabizen fundazino eta finantza-erakundeetako ordezkariak be.
Egitaraua
• 17:45ean – Ateak edegitea.
• 17:50ean –Joseba Segura Bilboko Gotzainak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.
• 18:10ean – Photocall
• 18:30ean – Ekitaldia hasiko da. Parte hartuko dabe:
- Elena Unzueta, Caritas Bizkaiko Zuzendaria.
- Juan Ma Aburto, Bilboko Alkatea.
- Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
- Joseba Segura, Bilboko Gotzaina.
• 19:45ean – Ekitaldiaren amaierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
