2026/10/24 19:30
Getxon, Areetako Bizkaia Zubiaren inguruetan. | Erakusketak‘Foru Bizia’ kale-antzerkiko proposamen ibiltaria.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak batera atondu dabe ‘Foru Bizia’ kale-antzerkiko proposamen ibiltaria, parte-hartzailea eta komunitarioa, Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena (1526-2026) ezagutzera emoteko eta modu ludikoan ospatzeko. Hortzmuga Teatroa konpainiak sortutako ikuskizuna erakunde biek bultzatutako gomutarako ekintzen egitarauaren parte da, eta joandako denporetara bidaia kolektibo handiaren agertoki bihurtuko dau Getxoko, Santurtziko, Ermuko eta Arrigorriagako espazio publikoa.
Ibilbidea Getxon hasiko da urriaren 24an eta Arrigorriagan amaituko da zemendiaren 14an, urriaren 30ean Santurtzitik eta zemendiaren 7an Ermutik igaro ostean. Emonaldi guztiak 19:30ean hasiko dira eta ordu erdi inguru iraungo dabe.
- Getxo (2026ko urriak 24): Ibilbidea Bizkaia Zubiaren inguruetan hasiko da eta Kale Nagusitik, Geltokiaren Plazatik eta Ibaiondotik igaroko da, Santa Eugenia Plazan amaitu arte. Jardunaldi horretan, bertako Zozoak Abesbatzak, Zasi Eskola Dantza Taldeak eta Berantzagi Dantza Taldeak hartuko dabe parte.
- Santurtzi (2026ko urriak 30): Ibilbide ibiltaria Portuan hasi eta Parke Nagusiko eremuan amaituko da. Maitia Abesbatza eta Santurtzi Kantari, Bihotz Gaztea Dantza Taldea, Zugaitza Dantza Taldea eta Mendi Alde Dantza Taldea alkarteen lankidetzea izango dau.
- Ermua (2026ko zemendiak 7): Emonaldia Orbe Kardinala Plazan hasi eta amaituko da. Herriko Txindurri eta Pispillu Dantza Taldeek hartuko dabe parte.
- Arrigorriaga (2026ko zemendiak 14): Bidaiaren azken geltokiak Arrigorriagako Pergola eta Argalaren Enparantza edo Udaletxeko Plaza zeharkatuko ditu. Aritz Berri Dantza Taldeak eta Eki Eder Abesbatzak hartuko dabe parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
