2026/10/18 12:00

Bilboko Arriaga Antzokian. | Antzerkia

'Arriagaren Aterkia'.

12:00

Familiarentzako musika-ikuskizuna da Arriagaren Aterkia, poetikoa eta onirikoa, eta alkarregaz bultzatu dabe Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Alkarteak. Juan Crisóstomo de Arriagaren —euskal musikari enblematikoa, «Euskal Mozart» izenez ezagutzen dana— partitura ahaztuen eta aterki baten irudimenezko topakuntzatik sortu da obra hau. Objektu magiko horretatik abiatuta, musikalak bidaia berezi proponiduten joandakoetan, denporearen joanean eta bizitearen etapa askotan barrena, beti bere Bilboko euripean. Istorioak umezaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa zeharkatzen dituan personaje bati segiduten deutso, musikeak eta gomutek denporen eta emozinoen artean bidaiatzeko aukerea emoten deutsen bitartean. Holan, belaunaldien arteko transmisinoaren, irudimenaren eta jarraitutasunaren sinbolo bihurtzen da aterkia.

Obra honek Arriagaren musika-ondarea eta Bilbo bera omentzen ditu, uriko elementu ikoniko ugari txertatuz: kale bustiak, itsasadarra, baldosak, uriolak, ontziolak edo zirgariak. Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria konpositoreek sortutako soinu-unibersoan batzen da hori guztia eta Arriagaren doinurik ezagunenetako batzuk be sartu ditue. Bilboko Koral Alkarteko talde askotako ehun gaztek baino gehiagok hartuko dabe parte ikuskizun kolektibo honetan, Ane Pikaza eszena-zuzendari dala.

Taldea

  • Konposizinoa: Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria.
  • Libretoa: Leire Bilbao.
  • Musika-zuzendaritzea: Aitor Biain.
  • Eszena-zuzendaritzea eta eszenografia: Ane Pikaza.
  • Abesbatzak: Bilboko Koral Alkarteko Umeen Korua, Bilboko Koral Alkarteko Prestakuntza Koruak, Eskolan Kantari proiektuko Koruak.
  • Abesbatzaren zuzendaria: José Luis Ormazabal.
  • Orkestrea: Hari, haize, perkusino eta elektronika-ensemblea.
  • Sopranoa: Ibone Sardón.
  • Antzezleak: Loli Astoreka, Leire Ucha eta Itziar Manero.
  • Baritonoa: Julen García.
  • Argien diseinua: David Bernués.
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
  • Kolaborazinoa: Arriaga Antzokia eta Bilboko Koral Alkartea. Bilboko Koral Alkarteak Laboral Kutxaren laguntzea dau produkzino honetarako.
  • Ikuskizuna euskeraz, gaztelaniazko eta ingelesezko gaintituluakaz.

ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN.

Erosi sarrerak hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu