2026/10/07 - 2026/10/11
Frankfurten, Frankfurter Buchmesse - 3. pabilioia · 3.1 E 104. | AzokakFrankfurteko Liburu Azokea.
Euskeraz argitaratzen diran liburuek be nazinoarteko argitalpen-industriaren topagune nagusietan egon behar dabe. Horregaitik, aurten be Euskal Editoreen Alkartea Frankfurter Buchmesse azokan izango da.
Nazinoarteko azoketan egotea ez da erakusleiho batean liburuak jartea bakarrik, hartu-emonak sortzeko, beste merkatu eta eragileakaz konektetako, joerak ezagutzeko eta euskerazko argitalpenen ikusgarritasuna eta nazinoarteko zirkulazinoa sustatzeko aukera estrategikoa be bada.
Hizkuntza baten neurriak ez leuke haren literaturearen irismena mugatu behar. Euskal liburugintzea nazinoarteko argitalpen-ekosistemearen parte da, eta Frankfurt lako topaguneetan presente egoteak gure argitaletxeen lana eta euskeraz sortzen eta argitaratzen dana mundura zabaltzeko aukerak edegiten ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
