2026/10/10 20:00
Bilboko La Fundicion Aretoan. | Antzerkia'Todo terminará para Navidad'. EL RAYO MISTERIOSO.
Hiru hamarkadatatik gorako jardunbidea dau Grupo Laboratorio de Teatro El Rayo Misteriosok, Argentinako eszena independenteko erreferentziazko konpainietakoak. Lengoaia eszeniko barriak ikertzea eta barrikuntzearen eta esperimentazinoaren alde eten barik egitea ditue bereizgarri taldearen lanek eta ikuskizunen sorkuntzea eta lan pedagogikoa eta kulturea zabaltzeko eginkizuna buztartzen ditue.
Jardunbide horretan zehar, hogei bat ikuskizun egin ditue, 1.500 emonaldi baino gehiago aurkeztu eta Europatik eta Latinoamerikatik birak egin ditue, nazinoarteko jaialdi entzutetsuetan parte hartzen. Sari garrantzitsuak irabazi ditue, bai Argentinan, bai Espainian, eta, horreen eskutik, konpainiaren ospea sendotu egin da, haren antzerkiak, konprometiduak eta indar adierazkor handikoak, ikusleak zein kritikea bereganatu baititu.
Erosi sarrerak hemen.
Taldea
- Testua, dramaturgia eta zuzendaritzea: Aldo El-Jatib.
- Antzezleak: Exequiel Orteu, Marcelo Lavatelli, Leticia Beux, Josefina Valdes eta Aldo El-Jatib.
- Eragiketa teknikoa: Maywa Vargas.
- Produkzinoa: El Rayo Misterioso.
- Iraupena: 75 minutu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
