2026/10/08 - 2026/10/12

Gasteizen, Florida Parkean. | Azokak

Gasteizko Liburu Azokea.

.

Azken edizinotik bost urte igaro ondoren, Liburu Azokea Gasteizera bueltauko da urriaren 8tik 12ra, eta formatu, kokapen eta data barriak izango ditu.

Karmele Jaio idazleak eta Larrua jantza-konpainiak inaugurauko dabe azokea urriaren 8an, eguenean, Florida Parkean. Florida parkea liburuak ezagutu eta irakurteko espazio edegia izango da bost egunetan eta kultura-jarduera ugari hartuko ditu.

Gasteizko liburu-dendek (Anegón, Arlekin, Astrolibros, Elkar, Liburutopia, Omega, Saga Liburudenda eta Zuloa) azken nobedade bibliografikoak aurkeztuko ditue Florida pasealekuan jarriko dituen zortzi kasetatan. Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen eta Senda pasealekuaren artean egongo dira, eta horreetara hurbiltzen diranek liburuak begiratu eta konsultetako, eretxiak batzeko eta liburuak %10 merkeago erosteko aukerea izango dabe.

Azokako standetara hurbilduko dira, beren azken lanak aurkeztu eta liburuak sinatzera, hogeita hamar idazle inguru, besteak beste, Karmele Jaio, Carmen Mola, Katixa Agirre, Samuel Vernal, Ibon Abad, Andrea Longarela, Ibon Martín, Jon Azkueta, Paula Gallego eta Mikel Santiago.

Azokeak iraungo dauen bost egunetan, poesia-errezitaldiak, hitzaldiak eta literatureari eta sorkuntza literarioari buruzko barriketaldiak egingo dira, baita papelezko txotxongilo eta zuzeneko ilustrazinoko tailerrak be, umeentzat.

Musikea be izango da: Dj Ponek zapatuan, eguerdia girotuko dau.

Programa bete-betea, Liburu Azokea literaturearen sorkuntzeari, produkzinoari eta dinamizazinoari buruzko tokiko ekitaldi kulturala izan daiten, bestelako jarduerak be proponiduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu