2026/10/05 - 2026/10/30

Bilbon, Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. | Erakusketak

Argizaiola 2026.

.

46 edizinoetan zehar, Argizaiola hazten joan da argazki-lehiaketea eta egile barriak batuz. Aurten, 31 personak hartu dabe parte azkenean, guztira gai eta teknika askotariko 183 argazki aurkeztuz. Epaimahai kalifikatzaileak martian erabagi eban aurtengo saria José Ángel Amuchasteguiri emotea, eta akzesit biak Vladimiro García Villaverderi eta José Agustín Guruchagari. 

 Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak orain dala mende erdi baino gehiagotik atontzen dau Argizaiola Saria. Lehen edizinoa 1973an egin zan. Aurretik Euskadin egindako lehiaketetan autortutako argazkilariak baino ezin dira aurkeztu. Lehiaketa hau euskal argazkigintzeari lotutako egileek jorratutako argazki-sorkuntza publikoari hurbiltzeko aukerea da, irudia ulertzeko begiradea, estilo eta moduak erakutsiz.

Erakusketeak egile honeen argazkiak batzen ditu: Ainhoa Martiarena, Aitor Arana, Alexander Molano, Andrés Indurain, Asier Castro, Borja Yuste, Carlos Romero, Eneko Ibarguengoitia, Gorka Artetxe, Idoia Eletxigerra, Iker Pardo, Iñigo Peñagarikano, Javier Elola, Javier Ortiz, Joel Iglesias, Jokin Izar, José Agustín Gurruchaga, José Ángel Amuchastegui, José María Arrigain, José Miguel Romero, José Venegas, Maddalen Serras, Maribel Garcia, Miguel Becerra, Miguel Cavero, Oskar Gaskon, Oskar Manso, Pedro Ajuriaguerra, Rubén Cáceres eta Vladimiro García.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu