2026/09/29 11:00
Mungian, Zumetzagako San Miguel Baselizan | JaiakZumetzagako San Migel Eguna 2026.
Zumetzagako auzoak San Migel eguna ospatuko dau gaur, hilak 29. Egun osoko egitaraua atondu dabe herritar guztiek auzoko jai giroaz gozau deien.
Eguna 11:00etan hasiko da herri kirolakaz: Bentades Ikastetxeko, Larramendi Ikastolako eta Lauaxeta Institutuko DBH1eko ikasleek parte hartuko dabe.
12:30ean, San Migel ermitan mezea egingo da eta jarraian mokaua bertaratzen diranentzat.
Arratsaldean, 13:15ean trikitixea Idoia eta Robertoren eskutik.
13:30etik aurrera, barriz, XVII. Tortilla Lehiaketearen izen emotea eta 14:00etan bertso saioa Aitor Esteban, Ibon Larrazabal eta Asier Legarreta bertsolarien eskutik.
14:30ean, tortillen aurkezpena egingo da eta 15:00etan sari banaketea.
Egunari amaiera emoteko, 16:00etatik 18:00etara DJ familiarra izango da,edade guztietako herritarrei zuzenduta. Errmitearen inguruan txosna bat egongo da, San Migel eguneko ospakizunak girotzeko eta gerturatzen diranei topagunea eskaintzeko.
Jaietara joan nahi duten herritarrei joan-etorria errazteko, Mungiako Udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko dau irailaren 29an. Zerbitzuak Mungia eta Zumetzaga lotuko ditu, Trobika kaletik (Udaletxearen aurretik) abiatuta eta Larrauri auzotik igarota.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
