2026/09/23 - 2026/09/26
Bilboko Euskalduna Jauregian. | JardunaldiakBihar. Hizkuntzetatik jalgiten ari den mundua.
Euskal Herriak etxea emongo deutso bizibarritzen dagozan hizkuntza komunidade gitxituen Nazinoarteko Kongresuari. Munduko hizkuntza komunidade ezbardinak batu, bizibarritze-diskursoen inguruan gogoeta egin eta hizkuntzen bizibarritzearen inguruko diskursoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzea dau helburu. Lau egunetan, mundu mailako 40 hizkuntz-komunidetako adituak, aktibistak eta artistak entzuteko aukerea izango da.
Informazino gehiago hemen.
Edegiera ofizialean izan dira Nazinoarteko Kongresu honen babesle-sarea osotzen daben erakundeetako ordezkariak: Eusko Jaurlaritzako eLankidetza – Lankidetzarako eta Alkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria, Javier Cortés Fernández; Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Aitor Aldasoro Iturbe; Nafarroako Gobernuko Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Arakama Urtiaga; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirolaren saileko foru diputadua, Leixuri Arrizabalaga Arruza; Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Bardintasunerako zuzendari nagusia, Garbiñe Mendizabal Mendizabal; Bilboko Udaleko Euskera, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazinoarteko Gaietarako Sailen zinegotzi ordezkaria, Eider Inuntziaga Serna; Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Beasaingo alkatea, Leire Artola Ugalde; eta Irungo Udaleko Euskera Zerbitzuko ordezkaria, Iosu Iguiñiz Etxebeste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
