2026/10/27 .

Bilbon, Euskararen Etxean. | Jardunaldiak

Loraldia. Narratiba Barriak Jardunaldia.

.

Goiz bateko hitzordu honek euskerazko kultura eta sormen-industriari galdera estrategiko bat planteauko deutso zer aukera edegiten ditu transmedia narratibeak gure istorioak, proiektuak eta sormen-unibersoak formatu eta plataforma barrietan zabaltzeko?

Jardunaldia ez da teknologia hutsez berba egiteko saioa izango. Ezta marketin digitalari buruzko topaketea be. Pantailea ez da kanal bat bakarrik, espazio narratiboa da. Horregaitik, jardunaldiak sormenetik, istoriotik eta kontakizunetik ekinez aztertuko ditu ingurune digitalak eta transmedia logikeak eskaintzen dituen aukerak.

Topaketa bereziki zuzenduta dago gidoigile, dramaturgo, idazle, musikari, antzerki eta jantza konpainiei, ikus-entzunezko sortzaile, sortzaile digitalei, produktoreei eta kultur proiektuetako arduradunei. Helburua da profil ezbardinen arteko hizkuntza partekatua sortzea, euskerazko sormenaren proiektuak bestelako euskarri, formatu eta esperientzietara zabaltzeko bideak irudikatu eta lantzeko.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu