2026/09/25 20:00
Bilbon, Sabino Arana, 50ean. | JantzeaPlazarik Plaza 2026. 'Tinieblak'. DAB Dantza Konpainia.
20:00
Bilboko Udalak, beste urte batez, Plazarik Plaza programea atondu dau Bilboko folklorea sustatzeko eta Basurtuko kaleetara kalejirak, jantza-alardeak eta bestelako ekitaldiak eroango ditu, herritarrek eta bisitariek doban gozau deien.
Plazarik Plaza Beti Jai Alai Dantza Taldeagaz alkarlanean atontzen da. Talde hau Basurtu auzoko herri sentimendu euskaldunetik jaio zan eta, sorreratik bertatik, euskal herriaren jantza, ohitura eta errituen ikerketan, ikaskuntzan, konserbazinoan eta dibulgazinoan konprometiduta dago.
Egitaraua
- Plazarik Plaza programaren edizino honetan Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Udal Txistulari Bandeak Plaza beti dantza antzeztuko dabe irailaren 24an, eguenean, 18:30ean. Sabino Arana 50ean izango da ikuskizuna eta Plazarik Plazarako beren-beregi talde biek egindako obrea da.
- Barikuan, irailaren 25ean, Sabino Arana 50ean, arratsaldeko 20:00etan DAB Dantza Konpainiak Tinieblak eskainiko dau.
- Irailaren 26an, zapatuan, 13:30ean, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika saioa eskainiko dau Basurtuko kaleetan zehar, nahi dabenek jantzan egin deien. Arratsaldean, kalejirea egingo da auzoko kaleetan, 18:30etik aurrera, Beti Jai Alai Dantza Taldearen eta Burgoseko Danza Burgalesas Justo del Río taldearen gidaritzapean. Arratsaldeko 19:00retan, talde bi horreek alardea eskainiko dabe Sabino Arana 50ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
