2026/09/24 19:00
Bilboko Jazzon Aretoan (Urazurrutia, 5 - Behea). | JardunaldiakII. Zoopolis TV Tour.
Urbanbat Festek Zoopolisera joateko dinotsu: baliabideak, espazioa eta denporea konpartiduten dituen espezie askotarikoek bizitako uri irudikatu batera. Bertan, lankidetza, gatazka, egokitzapen, lehia eta norgehiagoka-hartu-emonak ere sortzen dira.
Uria animalien ikuspegitik begiratzeak aukerea emoten dau uria makina arrazional, ordenatu eta aurreikusgarri bezel ulertzen dauen idea dudan jarteko; ustez kontrolagarria dan sistema baten barruan modu eraginkorrean funtzionetan daben piezak dituan makina lez, hain zuzen. Irudikapen horren aurrean, Zoopolisek uria ekologia sendo moduan irudikatzea proposniduten dau: menpekotasun-hartu-emonek, baliabideengaitiko gatazkek eta egokitzeko forma askotarikoek zeharkatutako ekologia bezela.
Ikuspegi horretatik abiatuta, jaialdiak gure urien eraldaketak eta hareen dimensino sozioespazialak aztertzea proponiduten dau, arkitekturearen, urigintzearen, gizarte-zientzien eta arte zein kultura-praktiken arteko alkargunean. Horretarako, programazino osoa ikerketa, bitartekaritza kulturala eta eztabaida publikoa buztartzen dituan prozesu kolektibo bezela diseinau da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
