Sarrera bateratua Bilbo Museoak eta Guggenheim Bilbaok
2026-09-14 08:00 KultureaUrriaren 6an ateak barriro edegiko ditualako.
Gune eta zerbitzu barriak martxan jarriko diran etapa barri honetan, museora sartzeko aukerak nabarmen handituko dira, izan be, eten barik edegiko da astelehenetik domekara, eta martitzenak bisitak doban egiteko egun lez aukeratu ahalko da.
Urriaren 6tik aurrera, museoa asteko egun guztietan egongo da zabalik, bilduma eta erakusketetara bisitak egiteko. Ordutegia ondokoa izango da: astelehenetik zapatura, 10:00etatik 19:00retara, eta domekatan, 10:00etatik 15:00etara.
Helburu horregaz beragaz, zerbitzu-karta barriak martitzenetan bilduma propioa doban bisitetako aukerea emoten dau, orain arte ohiko zarratze-eguna bazan be.
Barriro edegiten danetik, tarifea 12 €-koa izango da sarrera orokorrerako eta 6 €-koa sarrera murrizturako. Sarrereak dobakoa izaten jarraituko dau Museoaren Lagunentzat eta honako kolektibo honeentzat: 18 urtetik beherakoak, Gazte Txartelaren titularrak, lanbakoak, desgaitasuna daben personak, ICOM txartelaren titularrak, irakasleak, prensa eta egiaztatutako gidariak.
Sarrera murriztua, barriz, 65 urtetik gorakoei, 18 eta 25 urte bitarteko ikasleei, desgaitasuna daben personen laguntzaileei, familia ugariei, 15 personatik gorako taldeei eta lankidetza-hitzarmenak dituen beste erakunde batzuetako Lagunei aplikauko jake: Guggenheim Bilbao, Artium, Chillida Leku, Botín Zentroa eta Nafarroako Unibersidadea Museoa.
Horrezaz gan, berredegierea dala-eta, museoak bere gune guztiak ezagutzeko animetan ditu herritarrak, urriaren 6tik 13ra egingo dauen ate edegien astean. Sarrerak museoaren bilbaomuseoa.eus webgunean erosi daitekez.
Era berean, eta Guggenheim Bilbaogaz sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, sarrera bateratu barri bat jarriko da martxan, eta horrek museo biak baldintza onuragarrietan bisitetea erraztuko dau.
Museoaren konfigurazino barriak, bere hiru arkitekturetan artikulauta, sarbide hirukotxa ahalbidetzen dau: Museo Plazea, eraikin zaharretik; Eduardo Chillida plazea, eraikin modernotik; eta sarrera barria, Arriaga Ataritik. Azken horretatik sartzea librea izango da, bai eta kafetegi eta denda zerbitzuetarako sarrerea be.
Barriro edegiteagaz batera, Kafe Museoa jarriko da martxan: Comidas Bilbaínas 2013 S.L.k kudeatuko dau, eta kafetegi eta jatetxe-zerbitzua, eroateko eskaintzea eta museoko jarduera eta ekitaldiei lotutako zerbitzuak buztartuko ditu. LAIEk kudeatuko dauen denda/liburu-dendeak artean, kulturan eta ondarean espezializautako gaiak eskainiko ditu. Zerbitzu biak egunero edegiko dira museoaren jarduerakaz bateragarria dan ordutegian eta bisitatik aparte be erabili ahal izango dira.
Zerbitzu-karta barriak museoaren ekitaldietarako edo kanpoko erakundeen ekitaldietarako zenbait gune erabiltea aurreikusten dau.
Datu nagusiak (2026ko urriaren 6tik aurrera)
- Ordutegi orokorra: astelehenetik zapatura, 10:00etatik 19:00etara, eta domekatan, 10:00etatik 15:00etara.
- Prezioak: sarrera orokorra, 12 € / murriztua, 6 €
- Doako sarrerea: 18 urtetik beherakoak, Gazte Txartelaren titularrak, lanbakoak, desgaitasuna daben personak, ICOM txartelaren titularrak, irakasleak, prensea eta gidariak (egiaztatuak).
- Aurretiazko erreserbea: bilbaomuseoa.eus online salmenta-kanalaren bidez.
- Museoaren Lagunak: museoak hainbat modutan autortzen dau bere Lagunen komunidadearen konpromisoa, besteak beste, museorako dobako sarrera eskainiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
