2026/09/11 - 2026/10/02

Getxon, Gurari, Emakumeen Etxean. | Erakusketak

'Gandioleko eraikitzaileak'.

.

Senegalen aurrera eramandako proiektu komunitario bati buruzko erakusketan Tabax Nité prozesu eregitzailean parte hartu eben hainbat persona ikusi daitekez. Hahatay alkarteak 2020an Senegaleko Gandiolen martxan jarritako esperimentazino espazioa da. Horrek egitura komunitario batzuk ditu, esate baterako osasun zentroa, emakumeen etxe bat, komunikazino zentroa, lanbide-heziketako areto bat eta baratze bat, eta aldi berean, ingurumenari, generoari, ekonomiari, identidadeari, erresilientziari eta bestelakoei buruz hausnartzeko aukerea eskaintzen dau. Irudiak Marta Moreiras eta Ina Thiam argazkilariek emondako tailer baten emoitzea dira.

Ekimena udalerrira KCD GGKEaren eskutik helduko da, urriaren 16an Muxikebarrin izango dan Zinema Ikusezina Film Sozialak Nazinoarteko Jaialdiaren saioaren atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu