'Inklusinoak olgeta saioetara, jantokira edo eskolaz kanpoko ekintzetara be heldu behar dau'
2026-09-09 07:45 Pil-pileanGizarteratzeko eta sozializetako oinarrizko momentuak dira.
Espainian itsutasuna edo ikusmen-urritasun larria daben 7.000 ikaslek baino gehiagok, horreetako ia 160k Euskadin, ikasturte barriari ekingo deutse egun honeetan. Horreen % 99k ikastetxe arruntetan egiten dabe ikasturtea, ONCEko hezkuntza-arretako taldeek eta Ikusteko Desgaitasuna daben Ikasleen Hezkuntza Inklusinorako Baliabideen Zentroek (CRI) babestutako hezkuntza inklusibo eredu baten barruan curriculumari aukera-bardintasunean jarraitzeko beharrezko laguntzak emonaz.
Hezkuntza-esperientzia ikastetxeen eguneroko bizitearen parte diran eta ikasleen garapen personal eta sozialerako oinarrizko beste espazio eta momentu batzuetan be eregiten da. Eskola-jardunaldian beste denpora eta jarduera asko sartzen dira. Olgetaldia, jantokia, ordutegi zabalak eta jarduera osogarriak eta eskolaz kanpokoak oinarrizkoak dira ikaskuntzarako, eta eragin erabagigarria dabe autonomia personalaren eta gizarte-gaitasunen garapenean, azaldu dau ONCEko Hezkuntza Arretako arduraduna dan Ana Llauradók.
Horregaitik, ONCEk gogorarazo dau ikusmen-desgaitasuna daben ikasleek jarduera horreetan guztietan parte hartzeko eskubidea eta beharra dituela, gainerako ikaskideen baldintza berberetan.
Kontuak kontu, olgetako momentuak alkarbizitzarako eta sozializazinorako oinarrizko gune dira. Benetan inklusiboa izan daiten, ikasle guztiei emon behar jakez olgetarako eta parte hartzeko aukerak. ONCEk olgeta leku irisgarrien alde egiten dau, hainbat eremutan atonduta eta alkarrekintza eta konpartidutako olgetak erraztuko daben askotariko proposamenak eskaintzen dituenak. Era berean, oinarrizkoa da umeek olgeta inklusiboen errepertorio bat izatea, modu autonomoan aukeratu eta gozau ahal izateko, betibere helduen gainbegiratze egokiagaz.
Eskola-jantokia aukera pribilegiatua da eguneroko bizitzarako oinarrizkoak diran trebetasunak sustatzeko. Jantokia lako espazioek ikusmen-desgaitasuneko ikasleen autonomia indartzeko aukerea emoten dabe eguneroko zereginetan, elikatzean edo garbiketan, adierazo dau Llauradók.
ONCEko errehabilitazino-teknikariek edadearen eta garapenaren arabera modu independentean moldatzen irakasten deutsee ikasle horreei, elikagaiak kendu, ura serbidu edo higiene personaleko ohiturak mantendu deiezan. Ingurune horreetan lan egiten daben profesionalak prestetan ditue, trebetasun horreek egunerokoan indartu deiezan.
Eskola-ordutegiaren barruan landutako diren jarduera osogarriek ikaskuntzea aberasten dabe esperientzia praktikoen eta bizipenen bidez.
Euskadin, hiru probintzietan dagozan Ikusteko Desgaitasuneko Ikasleen Hezkuntza Inklusinorako Baliabide Zentroen (CRI) bidez emoten da hezkuntza-arretea.
Banaketea, hezkuntza-etapak gogoan hartuta
2025/2026 ikasturtean, Euskadin itsu diran edo ikusmen-desgaitasuna daben ia 160 ikasleak, gor-itsutasuna edo horri lotutako desgaitasunen bat dabenak gogoan hartuta, holan banatu ziran:
- Ume Hezkuntzan: 8 ikasle.
- Lehenengo Hezkuntzan: 34.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 40.
- Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan: 12.
- Batxillergoan: 15.
- Lanbide Heziketan: 20.
- Unibertsidadean: 9.
- Beste ikasketa batzuetan: 20.
Banaketea, probintziak gogoan hartuta
- Araba: 29 ikasle.
- Gipuzkoa: 25.
- Bizkaia: 104.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
