2026/09/07 - 2026/09/12
Gasteizeko Europa Biltzar Jauregian. | Jaialdiak18. FesTVal.
FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizinoan egoitza nagusia Arabako uriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da.
FesTVal-en 2026. edizinoak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eusten deutso: ikus-entzunezko produkzinoen primiziako estreinaldiak, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Zarratzeko Gala tradizionala.
FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean izandako eragina urtez urte handiagoa da: igaz, 85,8 miloe eurotik gorako oihartzun mediatikoa lortu eban jaialdiak, Onclusivek ikuskatutako datuen arabera. 20.000 albiste baino gehiago sortu ziran hedabideetan, eta miloeka ikus-entzule izan zituan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
