Ikastetxeetako ikaskuntzeari, ondoizatea laguntzeko neurriakaz ekingo deutso ikasturteari Euskadik

Bizkaie! 2026-09-07 11:57   Pil-pilean

EAE osoan 280.386 ikasle izango dira Ume Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan.

Ikasturte barria lau lehentasun nagusiren inguruan egituratuko da: irakurmen, matematika eta zientziarako konpetentziak hobetzea; euskerea eta eleaniztasuna; ondoizatea, bizikidetzea eta hezkidetzea; eta ikastetxeek eta irakasleek laguntza egonkorra izatea.

Atonketearen ebazpenak ikasturte biko (2026-2027 eta 2027-2028) lan-arloa ezartzen dau lehen aldiz, hobekuntza-neurriak planifiketako, jarraipena egiteko eta ebaluetako.

Bigarren Hezkuntzan, Hezi+ zabalduko da, eta DBHko 1. eta 2. mailetan arlokako lana indartuko da; Batxilergoan, barriz, USaPen emoitzen analisia bultzatuko da, irakaskuntzea hobetzeko informazino-iturri lez.

Kontuak kontu, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, bere taldeak eta Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak lagunduta, Mendiko Eskola HLHI bisitau dau gaur, 2026-2027 ikasturtearen hasierea dala eta. Bisita honegaz, Eusko Jaurlaritzeak ikasturte barri bati ekin deutso, 2025-2028 Hezkuntza Emoitzak Hobetzeko Estrategia Integrala zabaltzeak markautakoa, euskal hezkuntza-sistemearen ikaskuntzetan, ondoizate emozionalean, bizikidetzan, hezkidetzan eta ekidadean aurrera egiteko.

Testuinguru horretan, Hezkuntzako sailburuak nabarmendu dauenez, lan egiteko modu bat sendotzeko balio behar dauela ikasturte barriak, ikasleen beharrak, erabagiak orientetako informazinoaren erabilerea eta ikastetxeentzako eta irakasleentzako laguntzea ardatz dituana.

2026-2027 ikasturtea

Euskadin 280.386 ikasle matrikuauko dira Ume Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan. Aurreko ikasturteagaz konparauta, 12.291 ikasle gitxiago (% 4,2) matrikuatu dira. Ume Hezkuntzan 53.611 matrikulazino (% -4,4), Lehen Hezkuntzan 108.569 (% -4,7), DBHn 87.065 (%- 2,8) eta Batxilergoan 31.141 (%- 5,8). Batxilergoak izan dau ehunekoen jatsierarik handiena, eta Lehen Hezkuntzeak izan dau murrizketarik handiena termino absolutuetan.

Bost ikasturteko perspektiban, lau etapa horreetan matrikulautako ikasleak 2021-2022an 309.405 izatetik 2026-2027an 280.386 izatera igaro dira, 29.019 ikasle gitxiago (% 9,4). Murrizketea sano nabarmena da Ume Hezkuntzan (% 15,7 ikasle gitxiago) eta Lehen Hezkuntzan (% 13,7 gitxiago). DBHn, ostera, ikasle kopurua ia egonkor dago 2021-2022agaz alderatuta, % 0,3ko jatsiereagaz.

Sareen araberako banaketeari jagokonez, sare publikoak ikasleen % 50,7 eskolatzen dau, 142.097 ikaslegaz; itunpeko sareak, barriz, % 49,3 batzen dau, 138.289 ikaslegaz.

Hizkuntza-ereduei jagokenez, D ereduak matrikulazinoen % 79,4 batzen ditu, 222.578 ikaslegaz, Ume Hezkuntzea, Lehen Hezkuntzea, DBH eta Batxilergoa batera kontuan hartuta. Aurretiko eta nahitaezko eskolatze-etapetan (Ume Hezkuntzea, Lehen Hezkuntzea eta DBH) D eredua % 80,4ra heltzen da. B ereduak ikasleen % 15,6 batzen dau eta A ereduak % 5.

Zifra bienen arteko aldea batez be A ereduak Batxilergoan dauen indarragaitik da: etapa horretako ikasleen % 21 dira, eta Ume Hezkuntzan % 1,4, Lehen Hezkuntzan % 2,1 eta DBHn % 5.

Ikasleen kultura-aniztasuna be errealidade bat da eta euskal hezkuntza-sistemeak horri erantzuten deutso. Testuinguru horretan, matrikula biziak ikasturtean zehar ikasleak hezkuntza-sisteman sartuko dirala jasoten dau eta aurten 6.500 ikasle izatea aurreikusten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu