'Adolescencia infinita' Pont Flotant taldearenak ekingo deutso urriaren 7an

Bizkaie! 2026-09-07 11:11   Kulturea

51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia, irailaren 25etik abenduaren 13ra.

'Adolescencia infinita', Pont Flotant. | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain bost hamarkada sortu zanetik, jaialdiak hainbat belaunalditako milaka personari edegi deutsee ateak eta ikusle fidel, zorrotz eta aditu horreek orain uriko antzokiak beteten ditue. Gainera, erreferentziazko programea bihurtu da nazinoko eta nazinoarteko sortzaile askorentzat.

Vitoria-Gasteizko Nazinoarteko Jaialdia udagoienean bueltauko da 34 ikuskizun tarteko izango diralarik; 47 saiotan banatuta eta bitartekaritzako 8 ekintzagaz eta programazino aberatsagaz, irailaren 25etik abenduaren 13ra.

51. edizio honek nazinoarteko 7 proposamen, tokiko sorkuntzako 6 estreinaldi, programa honen barruan Euskadin lehen aldiz ikusiko diran 6 lan eta euskerazko 7 ikuskizun batuko ditu.

Programazino zabalaren barruan, ondoko antzezleak nabarmendu behar dira: Carolina Yuste, Eneko Sagardoy, José María Pou, Carlos Hipólito, Malena Alterio, Javier Cámara, Israel Elejalde eta Natalia Huarte. Zuzendarien artean, adibidez, Sergio Peris-Mencheta, Andrés Lima, Josep María Mestres, Ernesto Caballero eta Pablo Remón.

Bertokoen artean eta euskerazko eskaintzan, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo, Dorleta Urretabizkaia, Aizpea Goenaga eta Joseba Apaolaza sortzaileez gozetako aukerea izango da, baita Tanttaka, Txalo Produkzinoak eta Teatro Paraíso konpainien lanaz be.

Jaialdi honetan ohikoa danez, jantzarako tartea be egongo da eta 7 ikuskizun iragarri ditue: Tao Dance (Txina), La Veronal, Taiat Dansa, Poliana Lima, Brodas Bros, DA.TE danza eta Paula Quintana.

Lengoaia barrien arloan, lekua izango dabe Jesus Ibañez de Matauco antzokian. Bertan, era askotako konpainiak izango doguz oholtzan: El Rayo Misterioso (Argentina), afaria eta antzerkia Teatro delle Ariette konpainiagaz, zirkua eta lengoaia barriak ZirKuSSegaz eta Rojo nieve, Musaloka Kolektiboak Gasteizen egindako antzerki fisikoko, clowneko eta maskaren proposamena.

Azken buruan, Antzerki zabaltzen Jaialdi barruko atala ikusle aktiboei zuzenduta dago. Komunidade artistikoaren eta publikoaren artean eztabaidarako eta hausnarketarako espazioak sustatzea dau helburu.

Edizino honetan 8 jarduera planteau dira, honako honeek jasoten dituenak: Off Lokal, Haurtxoak Proiektua, Imaginarios imposibles, topaketak talde artistikoagaz, emonaldi irisgarri bat, irakurteko antzerkia eta bitartekaritza eszenikoko topaketak EDADEI eta Larrua Laben proposamenakaz.

Ikuskizunak 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu