55 saltokik parte hartuko dabe iraileko Aukeren Merkatuan Getxon

Bizkaie! 2026-09-07 10:41   Kulturea

Irailaren 16tik 19ra, Getxoko kaleak proposamen komertzialez beteko dira.

Aukeren Merkatuaren aurtengo edizinoan, lau egunetan, udalerriko 55 establezimendu beren produktuak hurbilduko deutsee herritarrei eta Getxo bisitetan dabenei, prezio berezi eta oso eskuragarrian produktuen aukera zabala eskainiz.

Juanma Gonzalez Getxolaneko Ekonomia Sustapeneko zinegotziak nabarmendu duenez, ekimenaren helburua da tokiko merkataritza dinamizatzea, udalerriko establezimenduei ikusgarritasuna emotea eta
Getxoko merkataritza-eskaintzearen aniztasuna eta kalidadea balioestea. Aukera berezia da produktuak deskubriduteko, eskaintza onak aprobetxetako eta, aldi berean, denden merezimenduari laguntzeko.

Aukera berri bat produktuak deskubridu, eskaintza onak aprobetxau eta, aldi berean, hurbileko merkataritzeari laguntzeko.

Merkatuaren askotariko eskaintzea  izango da eta sektore askotako establezimenduak izango ditu. Modea izango da presentzia handiena izango dauen jarduerea, saltokien ordezkaritza zabalagaz, eta ondoko proposamenak izango dira: oinetakoak eta poltsak, lentzeria eta bainugela, umeentzako modea eta
ekipamendua, opariak, kirol-artikuluak, imitazinoko bitxiak eta osogarriak eta mertzeria.

Beste sektore batzuk be egongo dira, besteak beste, jostailugintza, zaldun modea, lurrindegia eta edertasuna, liburudenda, brodatuak eta arropa tradizionala, baita altzariak, dekorazinoa eta argiztapena lantzen dituen
establezimenduak be.

Askotariko eskaintzea, merkatuko lau egunetan gustu eta behar guztietarako produktuak topetako aukerea
emongo dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu