'Pipilotti Rist. Ever is Over All', Bilbon

Bizkaie! 2026-09-07 09:50   Kulturea

2026ko urriaren 1etik 2027ko urtarrilaren 17ra arte.

'Ever is Over All', 1997 Ikus-entzunezko instalazinoa (fotogramea) © Pipilotti Rist / 2026, VEGAP. | Ikusi handiago | Argazki originala

Guggenheim Bilbao Museoak Pipilotti Rist. Ever is Over All aurkeztu dau, Pipilotti Rist artista suitzarraren (Grabs, 1962) izen bereko bideo-instalazinoa hartzen dauen eta Museoko Film & Video aretoaren programazinoa zarratuko dauen erakusketea.

Pipilotti Rist nazinoarteko bideo-artista nabarmenenetako bat da. 1980ko hamarkadan egin zituan lehen lanak ikus-entzunezkoen arloan, film musikaletan, pop kulturalean, komunikabideetako teknologia barrietan eta bideo-arteetan oinarrituz, eta gaztetatik zehaztu eban bere estiloa, karga sensorial eta emozional handikoa.

Ever is Over All artistearen bideo-instalazino enblematikoenetako bat da: XX. mendearen amaierako bideo-arte garaikidearen historiako erreferentziazko lana. Veneziako Bienalaren 47. edizinoan aurkeztu eben 1997an eta horrek ekarri eutson artisteari ospea eta autortzea nazinoartean. Museoetan bideoa adierazpide artistiko autonomo lez finkatzen hasi zan garaian sortutako instalazino horrek Pipilotti Risten lanaren bereizgarri diran kezketako asko laburbatzen ditu, izan estetikoak, politikoak, sozialak, sensorialak zein ingurumenari lotuak.

1990eko hamarkadako bideo-artearen testuinguruan txertatu behar da Ever Is Over All, ikus-entzunezko instalazino murgiltzaileen zabalkundea eta arte garaikidearen zein herri-kultura bisualaren arteko hibridazino gero eta handiagoak markautako hamarkadan, hain zuzen be.

Komisarioa: Mikel Onandia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu