2026/09/05 16:00

Bilboko Arenalean. | Jardunaldiak

Bizikleta Martxea Palestinaren alde.

16:00

Irailaren 5ean, Flotilla de la Libertad – Freedom Flotilla-ren ontzietako bat Bilbon izango da. Ontzi hori barriro nabegetan dabil genozidioa, okupazinoa eta garbiketa etnikoa salatzeko Gaza eta Palestinan. Hemen egongo da hilaren 8ra arte, eta orduan abiatuko da Vigora.

Euskal erakundeek, Palestinagazko alkartasunean, harrera eta ondoetorria egiteko deialdia egin dabe. Portugaleten (Mareometroa) eta Getxon (Evaristo Churruca kaia) hasiko da, itsasadarraren ertzean, irailaren 5eko arratsaldeko 17:30ak aldera.

Ekologistak Martxan, Biraka eta Biziz Bizi uriko txirrindularien alkarteak bat egingo dabe harrera horregaz, itsasadarraren ertz biak zeharkatuko dituan bizi-martxa berezian.

Martxea Bilboko Arenalean hasiko da 16:00etan, Ezkerraldea (Barakaldo eta Sestao) zeharkatu eta Portugaletera heltzeko 17:30ak aldera. Ondoren, Bizkaia Zubian Getxorantz egingo dabe, ondoetorriagaz bat egiteko. Martxeak Eskuinaldea zeharkatuko dau, Freedom Flotilla-ren ondoan, Itsas Museoko kairaino. Hara, 19:00etan heltzea espero da.

Programazinoa



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu