61. Durangoko Azokan parte hartzeko izen-emotea zabalik dago erakusleentzat
2026-09-02 07:50 KultureaErakusleek irailaren 30era arteko epea izango dabe durangokoazoka.eus webgunean.
Abenduaren 4tik 8ra izango da Durangoko Azokearen 61. edizinoa, eta gaurtik irailaren 30era bitartean zabalik egongo da erakusmahaia ipinteko izen-emotea. Azokan parte hartu nahi daben erakusleek (argitaletxe, diskoetxe, produkzino-etxe, alkarte, erakunde, banatzaile zein autoproduktoreek) durangokoazoka.eus webguneko Intraneta atalean egin beharko dabe eskaria. Behin erregistrauta, webgunean bertan izango dabe partaideek informazino osogarria eskuragarri: azokako araudia, izen-emote epeak, askotan egiten diran galderak eta tarifen inguruko informazino guztia.
Betiko antzean, urrerago beste zenbait inskripzinoren izen-emoteak be zabalduko dira, besteak beste, egitarauaren barruan proposamenak egiteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko. Horren inguruko informazino zehatza aurrerago emongo da.
Bien bitartean, 61. Durangoko Azokearen prestaketa lanak martxan dagoz daborduko. Gerediaga Alkartea lanean hasi da abenduko hitzordua arontzen eta datozen hilebeteetan azokearen
inguruko zehetasun eta nobedade gehiago ezagutarazoko dira.
Abenduaren 4tik 8ra, kulturearen jaialdiaz gozetako alkargune izango da Durangoko Azokea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
