Suak Marijaiaren jai-espiritua barritu dau
2026-09-01 09:55 KultureaEhunka lagunek Marijaiari agur esan deutse.
Deustuko Arraun taldeko arraunlariek, Itziar Urtasun Bardintasun eta Jaietako zinegotziak, Jaietako Batzorde Mistikoko ordezkaritza batek, Onintza Enbeita pregoilariak eta Ainhoa Urrejola txupinereak parte hartu dabe jaien azken ekitaldian.
Bengalek eta su barritzaileak amaierea emon deutse bart Aste Nagusiaren bederatzi egunei. Ikuskizun piroteknikoan, Marijaiak datorren urtean bueltetako promeseagaz esan deutso agur jaiari, eta Bilbo barriro be munduko jaietako uriburu bihurtuko dauela nabarmenduz.
Ehunka lagun batu dira Itsasadarraren ertzetan, azken jai-ekitaldi honetan Marijaiaren agurrean. Agur Marijaia ospakizunak Uribitarte kaian, Pio Baroja pantalanaren parean, hasi dira, ohorezko aurreskuagaz. Ondoren, Pregoilaria eta Txupinerea traineru batera igon eta Itsasadarrean zehar Marijaiaren bila joan dira Deustuko Arraun Klubeko hogei bat arraunlariren eskutik.
Udaletxeko zubira heldu diranean, Pregoilariak agur-berbak eskaini deutsee Marijaiari eta jaiei, eta Txupinereak Aste Nagusia 2026ko azken txupina jaurti dau.
Momentu horretan hasi da Aste Nagusiaren 46. edizinoari agur esateko ikuskizun piroteknikoa, suaren indar barritzaileagaz eta datorren urtean barriro jaioteko promeseagaz.
Urak eta suak, Marijaia dator abestiagaz batera, bederatzi jai-egunei emon deutse amaierea. Egun horreetan, animazinoa eta dibersinoa Bilboko txoko guztietara heldu dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
