Miloe bi lagun batu dira Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2026-09-01 10:31   Kulturea

Su artifizialetan miloe bat ikusle izan dira.

Txupinak (50.000 ikusle), su artifizialek (miloe bat ikusle), Txikiguneak (100.000 parte-hartzaile), 100 kontzertu baino gehiago (240.000 lagun) eta Kaleko Antzerkia (26.000 persona) izan dira, beste behin be, publikoaren artean arrakasta handiena izan daben jarduerak.

Balorazinoaru jagokonez, Juan Mari Aburto alkateak ondokoa zehaztu dau, hauxe izan da azken hamarkadako Aste Nagusirik onena, lehenengo kalkuluen arabera, miloe bi persona baino gehiagok parte hartu dabe Bilboko Udalak atondutako dobako 500 jarduera baino gehiagotan. Programazino anitza, Bilbo barriro be topagune, kultura, aisia, bizikidetzea eta persona guztientzako irisgarri bihurtu dauena. Aste Nagusiaren 46. edizioa Bilboko jaien historiako parte-hartzaileena izan da, pandemia osteko 2022ko eta 2023ko jaiak gaindituz. Horreetan 1,8 miloe lagun egon ziran. Udalaren programazinoak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Bilbok neurri horretako kultura-ekitaldi bat atontzeko erronkea, eta jai-eredu bakar, parte-hartzaile, inklusibo eta bardinzale baten indarra erakutsi dau berriro, erreferentea baita kalidadeko kultura eta aisialdia herritar guztiei hurbiltzeko dauen gaitasunagaitik. Aburtok pozik nabarmendu dau ondokoa: errespetua eta alkarbizitea izan dira barriro be jaien garapena markau daben ezaugarriak. Era berean, Errespetu Nagusia erasoei aurre egiteko kanpainearen balioa nabarmendu dau: Bilboko jaietan parte hartzen daben eragileei prestakuntzea emotea ezinbestekoa da gure askatasun eta errespetu-mezua eta eraso matxista, arrazista eta lgtbiq+fobikoen kontrako burruka-mezua ulertzeko.

Herritarren parte-hartze handia, jai-giroa, programazinoaren kalidadea eta aniztasuna, inklusibotasuna, bardintasuna, errespetua eta gozetako gogoa izan dira nagusi jai-gune guztietan.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu