Abuztuaren 29tik irailaren 12ra helduko jaku XII. Magialdia Arabako 15 herritara
2026-07-28 10:18Lehenengoa abuztuak 29an, Arraia-Maeztuko Korresen izango da.
Magia lurralde osora zabaltzeko asmoari eutsiz, prestakuntzea, sorkuntzea eta zabaltzea bateratuko ditu barriro be, eta aurten be Magialdiaren aurretik izango da, Vitoria-Gasteizko nazinoarteko magia jaialdiaren aurretik irailaren 14tik 20ra, holan, ekitaldi bien artean 22 programazino egun izango dira.
Prentsaurrekoan aurkeztu dabe Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazinoko zuzendariak eta Jose Ángel Suárez jaialdiko zuzendariak.
Sustatzaileez gan, parte hartzen daben udalen lankidetzeagaz atondu da Magialdia. Aurten, 37 eskaera jaso dira lurraldeko hainbat herritatik, eta horrek erakusten dau gero eta interes handiagoa dagoala ekimen horri heltzeko.
Programeak ohiko formatua izaten jarraitzen dau: magia ikuskizunak, hurbileko magia eta umeei zein helduei zuzendutako tailerrak. Magia saioak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira. Umeentzako magia tailerrak euskeraz izango dira guztiak.
Ikuskizunak zirkuituko ohiko artistek egingo ditue, besteak beste, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altriusek, hain zuzen be.
Magialdi Araba 2026ren ibilbidea
- Abuztuak 29: Korres (Arraia-Maeztu).
- Abuztuak 30: Manzanos (Erriberabeitia).
- Abuztuak 31: Lagran.
- Irailak 1: Legutio.
- Irailak 2: Okondo.
- Irailak 3: Puentelarrá.
- Irailak 4: Larrea (Barrundia).
- Irailak 5: Urarte.
- Irailak 6: Araia (Asparrena).
- Irailak 7: Argantzun.
- Irailak 8: Villanueva de Valdegovía.
- Irailak 9: Ibarra.
- Irailak 10: Langraiz Oka.
- Irailak 11: Done Bikendi Harana.
- Irailak 12: Agurain.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
