Iurretako Udalak XVIII. Enpresa Proiektuen Lehiaketa jarri dau martxan

Bizkaie! 2026-07-27 07:35   Pil-pilean

Herriguneko merkataritzea sustatzeko asmoz.

Herrigunean espiritu ekintzailea bultzatu, enplegua sortu eta tokiko merkataritza bizibarritzeko asmoz proponidu dabe eta irabazten duen enpresa-proiektuak 6.000 euroko saria jasoko dau.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute pertsona fisikoei zein empresa txiki eta ertainei (ETE) zuzenduta dago, baldin eta euren enpresa-proiektua Iurretako herri-erdigunean kokatzea aurreikusten badabe. Zehatz, honako kale honeetan kokatutako proiektuak balorauko dira: Amilburu Musikarien Plaza, Bidebarrieta, Bixente Kapanaga, Dantzari, Fray Juan Askondo, Maspe, Padureta, Zubiaurre eta Uralde. Gainera, beharrezkoa izango da lokalaren aurrealdea egokitzea egingo dan jarduerea identifiketako.

Iurretako alkatea den Oskar Kokak nabarmendu dauenez, gure herrigunea ingurune bizi eta dinamikoa izateko lanean jarraitzen dogu. Lehiaketa honen bidez, bidea erraztu nahi deutsegu beren negozioa edo dendea sortzea erabagiten daben personei, Iurretako merkataritzeari etorkizun barritzailea eta kalidadeko zerbitzua bermatzeko.

Parte hartzen daben proiektuek gehienez 6 hilabeteko epean ekin beharko deutse jarduereari, eskaera epea amaitzen danetik aurrera, eta gitxienez urtebetez euki beharko dabe zabalik.

Kontuak kontu, eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31n amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu