Paellen osteko garbiketa dispositibo berezia

Bizkaie! 2026-07-24 10:10   Pil-pilean

Domekan bertan, hilaren 26an, eremu ofiziala eta inguruko bazter guztiak garbituko ditue.



Getxoko Udalak Aixerrotako zelaiak garbitzeko azken bi urteotan erabilitako sistema erabilten jarraituko du Paellen Lehiaketea egin ondoren, sortutako hondakinak jatorrian bereizten eta birzikletan laguntzeko. Erabilten dan metodoa da esparru ofizial osoan eta eremu paraleloan papea, beira eta ontziak kentzen hastea, eremu horretako etxolak bota aurretik. Hondakinak garbitu ondoren, etxolak kenduko ditue, hondakinak nahastau eta batez be beira haustea ebitetako eta aprobetxauko da gehiago birzikletako eragindako hondakinak jatorrian bereizten hastean.

Domekatik, garagarrilaren 26tik, eguenera, hilaren 30era, 25 bat persona gehiago egongo dira zerbitzua indartzeko eta horeeek gehi zerbitzuko ohiko langileak, danetara 35 persona ibiliko dira lanean. Pentsau daiteke abuztuaren 1etik aurrera ohiko baliabideakaz eutsiko jakela garbiketa-zerbitzuari. Erabiliko dituen baliabide materialak hurrengoak izango dira:

Atzerako hondeamakina bat, kamioi handi bi garabiagaz egurra kentzeko eta, guztira, 20 bat ibilgailu (alboko kargea daben kamioiak, atzeko kargea daben kamioiak, zati bitan banatutako kamioi bat, upel-kamioiak...).

Udalak hurrengo edukiontzi espezifikoak jarri ditu ekitaldirako: gaikako 11 batzeko puntu esparru ofizialaren perimetroan eta ontzi, beira eta gainerakotarako edukiontziak esparruaren barruan. Gainera, igaz bezela, Ecovidriok Udalagaz lankidetzan, langileak izango ditu egun horretan, jatorrian bereizteko kontzientzietako eta beira kentzeko, jaia ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienagaz ospatzeko, eta ondorioz birziklatze-datuak hobetzea espero da.

Udalak, beste behin be, ingurunea errespetauta gozetako eskatu dau, baita parte-hartzaile guztien laguntzea be, instalautako edukiontzi horrek erabil deiezan.

Garbiketearen plangintzea

Domekan bertan, hilaren 26an, eremu ofiziala eta inguruko eremu guztiak garbituko ditue. Hamabost bat langilek egingo dabe lan horretan. Eremu ez-ofizialean be hasiko dira lan horrek egiten, eremu ofizialetik urrutien dagoan goialdetik hasi eta kanposanturantz, hogei bat langilegaz. Langileek kolore ezbardinetako poltsak erabiliko ditue hondakin bakotxerako (ontziak, gainerakoa eta papela) eta beirarako kuboak eta, pilatu ondoren, kamioian erretirauko ditue.

Etxolak garagarrilaren 29tik edo 30etik Aurrera eraistea aurreikusten da, eta horreetatik datorren egurra abuztuaren 3tik Aurrera kenduko da, eguraldia ona bada (euria egiten badau atzeratu egingo da, lurra ez kaltetzeko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu