2026/07/22 .
Bermeon. | JaiakMadalen Eguna 2026. 'Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak'.
Madalen Eguna Kankinkabara Txistu Taldearen kalejireagaz hasiko da. 11:45ean, Udalbatza Goiko plazan batu eta, Alkate soinua entzun ondoren, porturantz joango da kalejiran. Bidean, txistulariek urtero bezela Madalen zortzikoa joko dabe.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da itsas-jaia. Ontziratzea eta lehorreratzea izotz fabrikearen parean egingo dira. Izaro ugartera helduta, Bermeoko Udalak herriko bandera eta ikurrina jasoko ditu, eta ondoren alkateak Rosa Mari Gabantxok pintautako teilea jaurtiko dau Bermeorenak diran mugak barriro be berretsiz. Aurten urteurrena ospatzen daben herriko lau talde omendu nahi izan dira: Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena, Bermeoko Erraldoien Konparsearen 20. urteurrena, Bermeoko Abesbatzaren 70. urteurrena eta teilearen diseinuaren ardurea hartu dauen Benito Barrueta Arte Alkartearen 75. urteurrena. Lau talde horreetako ordezkariak udal korporazinoagaz batera egongo dira itsasontzian, Madalen Eguneko protokoloa bertatik bertara biziteko.
13:00ak inguruan udal ordezkaritzea Elantxobera helduko da. Herriko plazan, Alkartasuna Dantza Taldeak ohorezko aurreskua eskainiko dau. Bien bitartean, Bermeon, 12:30etik 15:00etara Taberna Ibiltaria ibiliko da kalez kale.
Arratsaldean, 17:30ean, udalbatza Elantxobetik Mundakarantz joango da, bertan geldialdia egin ondoren, 19:30ak inguruan helduko da Bermeora. Portutik Goiko Plazaraino egingo dan kalejiran Betijai fanfarreak lagunduko dau. Bertan, Bermeoko banderea eta ikurrina altzatuko dira, aurreskuak eta zabaletakoak eskainiko dira, eta ondoren San Migeleko eskaileretarainoko beherakadea egingo da Betijai fanfarreagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
