Askatasunaren eta lurralde nortasunaren oinarri dan Foru Barriaren 500 urteei buruzko EHUren udako ikastaroa Gernikan

Bizkaie! 2026-07-15 09:28   Kulturea

Irailaren 3an eta 4an egingo da baina ikastaroaren matrikulea zabalik dago daborduko hemen.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Iura Vasconiaeren lankidetzea dauen EHUren Udako Ikastaroak geldialdia egingo dau Foru Aldundiaren egoitzan, 1526ko Foru Erreformauaren balio historiko, juridiko eta politikoa aztertzeko eta argitaratu bako dokumental bat aurkezteko.

Foru Barriaren V. Mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan dagoan ikastaroa, Gernikako Arbolearen ondoan egingo dan hari-kontzertu bategaz amaituko da, Batzar-Etxeko lanen hasierearen Bigarren Mendeurrena ospatzeko, Pablo Sarasatek, askatasunen defensan eta haretxaren sinbologiaren omenez, 1894an emon eban kontzertua egokituz.

Gernikako Batzar-Exea izango da Euskal Herriko Unibertsidadearen (EHU) Bizkaia eta bere askatasunak: Eraberritutako Foruaren 500 urte udako ikastaroaren egoitzea. Prestakuntza akademiko horrek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearenen bultzadea eta Iura Vasconiaeren lankidetzea ditu, eta 1526ko Foru Barria edo Erreformaua, lurraldearen nortasuna eregiteko testu juridiko erabagigarrienetakoa, onetsi zaneko bosgarren mendeurrena ospatu gura dau.

Ikastaroaren aurkezpena Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan izan da Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua, Itziar Alkorta Idiakez eta Imanol Merino Malillos, ikastaroko zuzendarikideak eta Idoia Otaegui Aizpurúa EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria bertan zirala.

Topaketearen helburu Nagusia da Foru Barriak edo Erreformautakoak Bizkaiko askatasunen oinarri lez izan eban esangura historiko, juridiko eta politikoa herritarrei hurreratzea.

Jardunaldi bietan zehar, ospe handiko adituek kaparetasun unibersala, atonketa komunitarioa lako printzipioak eta Europako beste eredu batzukaz konparautako perspektiban irudikatzeko sistemak aztertuko ditue.

Programearen mugarrietako bat, XVIII. mendeko Erreformautako Foruaren aplikazinoari eta irakaskuntzeari buruzko Commentaria ad veram intelligentiam legum fori de Vizcaya (1725) iruzkin juridiko topau barriaren aurkezpena izango da. Saio hori Jose Luis Aurtenetxe Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko legelari nagusi ohiak moderau eta Jon Arrieta eta Imanol Merino adituek hartuko dabe parte.

Gregorio Monreal Ziaren, Mikel Mancisidor De la Fuente Arartekoaren, eta Iñaki Bazán Díaz Erdi Aroko Historiako irakaslearen berbaldiak jasoko dituan saio teorikoez gan, ikasleek eta bertaratutakoek esperientzia zuzena bizi ahal izango dabe Aldundiaren ondareagaz, gomutarako erakusketa baten eta María Rosa Ayerbe Iribar eta Alberto Santana Ezkerraren eskutik, Batzar-Etxera bertara egingo dan visita gidatuaren bitartez. Foru Liburutegian dagoan Foru Barriaren 500 urteei buruzko erakusketearen zati bat Gernikako Batzarretxeko Liburutegira eroango da.

Programan alderdi teknikoak be landuko dira, dozena bat adituk hartuko dabe parte guztira lau mahai-ingurutan, Bizkaia zaharreko parte-hartze politikoa, berme prozesalak, fiskalidadea edo merkataritzea, beste gai batzuen artean, argitzeko.

Batzar-Etxearen berrehungarren urteurrena ospatzeko kontzertua

Ekitaldia, orain 200 urte Gernikako Batzar-Etxea eregiten hasi zirala ospatzeko ad hoc sortutako Haretxaren azpian kontzertuagaz amaituko da. ESASeko (Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea) Alara hari-laukoteak interpretauta, 1894ko abuztuan, Pablo Sarasatek Gernikako Arbolearen ondoan askatasunen alde eta bere sinbolismoaren eta esangurearen omenez emondako kontzertuaren egokitzapena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu