X. Ondo Bizi Arte Egonaldia astegoienean Karrantzan

Bizkaie! 2026-07-15 07:55   Kulturea

Pedro G. Romerogaz eta Arte eta Artzaintza Jardunaldiakaz.

Garagarrilaren 19ra arte, Mutur Beltz (Joseba Edesa + Laurita Siles) bikoteak Ondo Bizi Arte egonaldia egingo dau Karrantzan. Proiektuak hamar urte daroaz lurraldeko artistak, ikertzaileak, artzainak eta eragileak batzen, arte garaikidearen, paisajearen, memoriaren eta landa-kulturearen arteko hartu-emonak aztertzeko.

Edizino honetan Pedro G. Romero, Carla Boserman Romero, José Jurado eta Luis Manuel Peña Cerro parte hartzen dagoz eta Odile Rodríguez de la Fuentek Arte eta Artzaintza Jardunaldietan parte hartuko dau.

Garagarrilaren 17an, barikuan, Pedro G. Romero Aldeacuevan, Karrantzan, 20:00etan. Sartzea doban da jarlekuak bete arte. Egoitzako momentu nagusietako bat A una cordera de tanto acariciarla se golvió fiera izango da, Pedro G. Romeroren proiektua, Aldeacuevarako (Karrantza) beren-beregi sortua. Mitoaren, paisajearen, gomutearen eta artzain munduaren arteko ibilbidea proponiduten dau, kantaria, irakurketa dramatizatua, interpretazinoa, soinua eta ahotsak batuz zerrautsetan, Mariren irudian eta Jenofa Juncal obran inspirautako ikerketa artistiko batean, La roja gitana del monte Jaizkibel, Alfonso Sastrerena. Joseba Edesa (adarrak), Charo Martín (kantaria), Xabier Erkizia (soinua), Karrantzako Abesti Lagunak Abesbatza & Joseba Cerro (abeslaria), Aiora Sedano (aktorea), María Cabral Moreno (psikoanalistea) eta Oier Etxeberria (audioa).

 

Garagarrilaren 18an, zapatuan, Arte eta Artzaintza Jardunaldiak

 

Karrantzako Kultur Etxean, 11:30 – 14:00:

Programazinoan Arte eta Artzaintza Jardunaldiak dator. Publikoari edegitako topaketa honek artistak, ikertzaileak, artzainak eta herritarrak batuko ditu sorkuntza garaikideari eta landa-inguruneari buruz hausnartzeko. Bertan izango dira Pedro G. Romero, José Jurado, Carla Boserman Romero, Luis Manuel Peña Cerro eta Odile Rodríguez de la Fuente.

Jardunaldian zehar, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako tailer bat egongo da, doban, aldez aurretik izena emonda, familien parte-hartzea errazteko.

Mutur Beltzek bultzatutako Bizi Onaren Egoitza Artistikoak hamar urte bete ditu lurraldeari, artzaintzeari eta landa-kultureari lotutako sorkuntza-prozesuak sustatuz, praktika artistiko garaikideen eta tokiko jakintzen arteko topagune lez sendotuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu