Mentoring-programeari ekingo jako alumniak eta mentoreak alkar ezagutzeko dinamikeari

Bizkaie! 2026-07-08 10:48   Kulturea

EHUalumnik 10 urte bete ditu.

EHUalumnik 10 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia atondu dabe garagarrilaren 9an, Bizkaia Aretoan. Bertan mentoring-programea abiarazoko da, EHUalumniko identidade bisual barria aurkeztuko da, Joxerra Bengoetxea errektoreak, Iñigo Lamarca EHUalumniko buruak eta beste mentore batek berbaldi laburrak egingo ditue eta, azkenik, Olatz Salvadorrek kantaldi laburra eskainiko dau, osteko mokauagaz.

Mentoring programa esperientziak, ezagutzak eta trebetasunak konpartidutea errazten dauen prozesua da. Programeak esperientzia handiko EHUalumni mentoreak eta ibilbide profesionala hasten dabizen edo laburragoa daben mentorizatdak batzen ditu, horreei erakutsiz, aholkatuz, gidatuz eta laguntzea eskainiz. Mentoreak ikasketen azken urtean dagozan personen eta lehen lan‑esperientziak edo ekintzailetza‑esperientziak biziten hasten diranen garapen personala, akademikoa eta profesionala bultzatuko dau. 2018tik martxan dagoan programea da. 200 mentorek baino gehiagok hartu dabe parte programa honetan urteotan eta 300dik gora gazte izan dira mentorizaduak.

Programea

Laboa Aretoa (Bizkaia Aretoa, Bilbo, Avenida Abandoibarra, 3):

11:00 – Mentoring- Speed dating Saioa.

Hiru txanda (round) mentoring eta networking-erako.

Alumnien eta mentoreen arteko topaketak.

Mitxelena Auditorioa (Bizkaia Aretoa):

12:30 – Ondoetorria eta hasiera instituzionala.

Ekitaldiaren aurkezpena.

EHUko errektore Joxerra Bengoetxearen eta Iñigo Lamarca EHUalumniko presidentearen berbak.

12:45 – Mentoreen autortzea,

Mentoreen lana eta ekarpenaren errekonozimendua.

13:00 – Irudi barriaren aurkezpena.

Etapa barria eta nortasun bisuala.

13:10 – Kontzertua: Olatz Salvador (EHUalumni).

13:30 – Amaierea

Mokaua eta networking-a.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu