Herritarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu leikie

Bizkaie! 2026-07-01 09:57   Kulturea

Garagarrilaren 10era emon ahal izango da botoa.

Persona bakotxak baten bakarrik emon leike botoa Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean ezarritako kutxan edo Internet bidez hemen. Herritarrek euren botoakaz, 2026ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu ahal izango dabe epaimahaiak aukeratutako lau kartel finalisten artean. Honakoak dira lau kartel finalisten izenburuak: Aurresku, Danok Batera, Edonora!, Gozatzeko Ordua Da eta Festak.

Orain, herritarrek, gaurtik (garagarrilak 1), garagarrilaren 10era emon leikie botoa lau kartel finalisten artean. Kartelak ikusgai dagoz Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean (09:00-14:00 eta 17:00-21:15) eta Bermeoko Udalaren webgunean.

Pertsona bakotxak baten bakarrik emon leike botoa Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean ezarrita dagoen kutxan edo Internet bidez hemen. Loturea Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta sare sozialetan egongo da herritarren eskura. Kutxan jasotako botoek % 70eko balioa izango dabe eta Internet bidezkoek, barriz, % 30.

Aurten 21 kartel aurkeztu ditue lehiaketara. Epaimahaia joan dan barikuan batu zan lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak aztertzeko. Aukeraketea egiteko orduan honakoak izan zituen
kontuan: proposamenen estetikea, Bermeoren izaerea islatzea, baloreak kontuan izatea eta originaltasuna.

Epaimahaiak eskerrak emon deutsee parte-hartzaile guztiei, egindako lanagaitik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu