Bihotz Gaztea Ikastoleak 2027ko Ibilaldia atonduko dau Santurtzin
2026-06-30 12:31 KultureaMaiatzaren 30ean izango da.
2027koa 47. edizinoa izango da, beraz urteak joan eta urteak etorri, Ibilaldiak bere jatorrizko arrazoiei eutsi deutse: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, euskerea eta euskal kulturea sustatzea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera emotea eta erronka barriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Edizino bakotxean ikastola batek atontzen duen jaia da Ibilaldia eta 2027koa Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolari egokitu jako. Datorren maiatzean barriro ospatuko da Ibilaldia Santurtzin. Aurretik 2018an egin zan udalerrian.
Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdia bakarri, urte osoan landutako proiektua da. Holan, ikasturte osoan dabiz alkarlanean, jarritako helburuak beteteko asmoz.
2027ko maiatzaren 30ean izango da Ibilaldia eta familia zein lagunakaz euskeraz ospatzeko eguna izatea, Ikastolea eta euskal kulturea Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabaldu nahi dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
