33. Kalerki garagarrilaren 2tik 4ra
2026-06-30 11:58 KultureaZarauzko kaleetan antzerkia, jantzak, zirkua eta beste hainbat diziplinatan sortutako ikuskizunak ugari.
Programazinora 12 ikuskizun batu ditue eta ohikoa dan lez Euskal Herriko konpainien presentzia nabarmena izango da baina gurean izango dira kanpotik etorritakoak be, besteak beste, Kataluniatik, Espainiatik eta Italiatik etorritako konpainiak izango ditugu.
Euskal konpainien artean, datu bi dira nabarmentzekoak. Batetik, estreinaldi bat izango da garagarrilaren 4an. Barsanti konpainiak Kodizia Late Night ikuskizuna eskainiko dau. Denporan eta historian zehar bidaia proponiduko deusku konpainiak komedia honetan eta umorez gaurkotasuneko gai ugari jorratuko ditu.
Bestalde, Karrikan plataformearen 2025eko sorkuntza laguntza jaso dauen Haritik tiraka antzezlana aurkeztuko dau Bitsa konpainiak. Aurtengo Umore Azokan Euskerazko Ikuskizun Onenaren saria eskuratu dauen lan honek, kale antzerkia, narrazinoa, objektuen erabilerea eta biolontxeloaren zuzeneko musikea buztartzen ditu.
Ikuskizun horreez gan, Ertza, Haatik eta Asvin & Pia euskal konpainiak be izango dira. Jantzearen arloan, Otempodiz pieza ikusgarria eskainiko dau Ertzak, Mozanbike eta Euskal Herriaren arteko sorkuntza artistikoa. Haatik jantza konpainiak, ostera, kalearen erabilerea soinuaren bidez aldarrikatuko dau Ioi jantza obreagaz. Azkenik, ‘Aske’ ikuskizun poetikoak zirkua, zuzeneko musikea eta globo ekatxa eskainiko deuzkuz.
Euskal konpainiek eskainitako ikuskizunakaz batera, saio ibiltari bi izango dira Amalur parkean: Tiritirantes konpainiak Karrusel ibiltaria ikuskizun koloretsua ekarriko dau, antzerkia eta zirkua buztartuz. Italiako Cie. Bruboc-eko artistek, barriz, Woow! clown surrealistea aurkeztuko dabe.
Programazinoan, umorea, zirkua eta antzerkia izango dira nagusi: Sin remite zirku-antzerkia eskainiko dau Jean Philippe Kikolas konpainiak; Txema Muñozek magia eta clowna Gota emonaldian; zirku garaikideko ikuskizuna Sinergia Street (Cia. Nueveuno) emongo dau; La Buffa konpainiako ahiztek maitasunaren eta gatazkearen arteko hartu-emon konplexuak umorez aztertuko ditue Ni fu ni fa ikuskizunean; azkenik, Truca Circuseko andaluziarrek flamenkoa eta zirkua taularatuko ditue Alboroto ikuskizunean.
Udalerriko obren eta espazio barriei lekua egiteko nahiaren ondorioz, plaza barriak izango ditu aurtengo Kalerkik, eta Santa Klara eta Amalur parkearen inguruan egingo dira saioak. Horreek ez eze, Miren Etxabe plazeak, Zelai-Ondoko pistak eta Malekoiak hartuko ditue aurtengo emonaldiak. Espazioak irabazi eta kale arteak herri osora zabaltzea izango da helburua.
Hau izango da aurtengo Kalerkiko egitaraua:
Eguena, garagarrilaK 2
- Karrusel ibiltaria – Tiritirantes (Burgos) -> Amalur parkea.
- Haritik tiraka – Bitsa konpainia (EH) -> Santa Klara.
- Sin remite – Jean Philippe Kikkolas (Burgos) -> Miren Etxabe plaza.
- Ioi – Haatik dantza konpainia (EH) -> Malekoia.
Barikua, garagarrilak 3
- Woow! – Cie. Bruboc (Italia) -> Amalur parkea.
- Gota – Txema Muñoz (Katalunia) -> Santa Klara.
- Sinergia street – Cia. Nueveuno (Madril)-> Zelai-ondoko pista.
- Ni fu ni fa – Cia. La Buffa (Extremadura) -> Santa Klara.
Zapatua, garagarrilak 4
- Aske – Asvin & Pia (EH) -> Santa Klara.
- Otempodiz – Ertza konpainia (EH) -> Miren Etxabe plaza.
- Kodizia Late Night – Cia. Barsanti (EH) -> Miren Etxabe plaza.
- Alboroto – Truca Circus (Andaluzia) -> Zelai-ondoko pista.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
