Mañariko memoria berreskuratzeko asmoz, argazki zaharrak batzen hasi dira
2026-06-29 11:02 KultureaUrsula Donea alkarteko kideak.
Argazki batek mila berbek baino gehiago balio ei dau. Antxinako irudi bakotxean arpegi ezagunak, konpartidutako momentuak, jaiak, lanak, aldatu diran paisajeak eta gure herriaren historiako gomutak ezkutatzen dira.
Datorren urtean 40. urteurrena ospatuko dau Ursula Donea edadekoen alkarteak eta proiektu berezi bati ekingo deutse. Gerediaga Alkarteagaz alkarlanean, Mañariko argazki zaharrak batu eta digitalizetako kanpaineari ekingo deutse, herriko ondare historiko eta kulturala konserbetako eta zabaltzeko helburuagaz. Garagarrilean zehar egingo dabe batzeko prozesua, eguaztenetan eta barikuetan.
Horregaitik, Mañariko herritarrei XX. mendeko argazki zaharrak batzen laguntzeko deialdia egin deutsee. Persona, familia, auzo, eskola, lan, jai, jazoera eta bestelakoen erretratu bila gabiz, baita gure herriaren bizitea islatzen dauen beste edozein momentu be, adierazoi dabe lanean ibiliko diran elkarteko kideek. Argazkiak Gerediaga Alkartean digitalizauko ditue eta lana egindakoan jaubeei bueltauko jakez.
Gure alkartearentzat hain berezia dan urteurren honetan, 40 urte honeek etorkizunera
begira ospatu nahi ditugu, baina gaur egun ezagutzen dogun Mañaria eregi ebenen aztarnak ahaztu barik, nabarmendu dabe alkarteko ordezkariek.
Noiz eta non entregau daitekez argazkiak?
Argazkiak Ursula Donea Alkartean, Errose Bustintza Kultur Etxean jasoko dira, garagarrilaren 1tik 29ra.
Batzeko-ordutegia:
• Eguaztenetan (1, 8, 15, 22 eta 29): 11:00etatik 13:00era.
• Barikuetan (3, 10, 17 eta 24): 17:00etatik 19:00retara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
