Euskal Museoa Bilbaok bere klaustroko ateak edegiko deutsoz euskal kultureari
2026-06-29 08:51 KultureaPlazara, kultur topaketa zikloa Bilbon.
Euskal Museoa Bilbaok Plazara aurkeztu dau, Museoko klaustroa topaketa, ospakizun eta topaleku gune bizia bihurtuko dauen kultur proposamen berezia. Garagarrilaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, barikuetan, 19:30ean, publikoak euskal kulturako adierazpen ugariz gozetako aukerea izango dau, publiko guztiarentzat pentsautako ikuskizun eta jarduerakaz.
Plazea konpartidutako espazioa, hurbila eta parte-hartzailea izatearen idean oinarrituta, Plazara ekimena euskal kulturea herritarrei esperientzia zuzen, edegi eta garaikidean oinarrituta, musikea, jantza, zirkua, herri kirolek eta bertsolaritzea izango dira nagusi museoko klaustroan tradizinoak eta garaikidetasunak modu naturalean bizi diran arloan.
Ikuskizunetako programazinoa baino gehiago, Plazara Klaustroan erakusten dan Euskal Museoaren bildumearen zati bizia da. Aukeratutako proposamen guztiek hartu-emon zuzenak ditue museoan irudikatutako lanbide, kultura-adierazpen eta bizimoduakaz, eta zubi lana ezartzen dabe aretoetan konserbatutako ondarearen eta gaur egun indarrean jarraitzen daben kultura-adierazpenen artean.
Holan, programeak klaustrora eroaten ditu euskal kulturari lotutako ezagutzak, praktikak eta tradizinoak, eta jenteari esperientzia hurbilagoa, parte-hartzaileagoa eta ondarearen testuinguruan kokatuagoa eskaintzen deutso
Publiko guztientzako programea
Egitaraua garagarrilaren 3an hasiko da, Kankarro Konpainia eta izen bereko ikuskizunagaz. Publiko guztiarentzako proposamena da, zirkua, jantzak eta musikea alkartzen dituana sagarraren inguruko euskal kulturan inspirautaq, gaia eta ospakizun kolektiboa aztertuz.
Garagarrilaren 10ean, Aukeran konpainiak ADK3.7 Dualtasuna aurkeztuko dau, jantza tradizionala eta garaikidea buztartzen dituan bidaia koreografikoa, eta bizitearen eta memoria kolektiboaren parte diran dualtasunei buruz hausnartzeko eszenaratze murgiltzailea.
Garagarrilaren 17ko hitzorduan, Sustabiz Fundazinoa izango da protagonista, kasu honetan kirolari espezializatuen erakustaldien eta familientzako eta bisitarientzako partaidetza-jardueren bidez publikoari herri kirolen unibersoa hurbilduz, euskal kirol-kultura tradizionalaren diziplina esanguratsuenetako batzuk hurbiletik ezagutzeko aukerea eskainiz.
Zikloa garagarrilaren 24an amaituko da Ez Da Kasualidadea bertso saio musikatuagaz, bertsolariak eta musikariak batuko dituan proposamenagaz, hain zuzen be (Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Uxue Alberdi. Musikariak: Araitz Bizkai eta Oihana Landa) euskal kultur adierazpen enblematikoenetako baten balioa azpimarratuko dauen emonaldian.
Ekimen honen bidez, Euskal Museoak euskal kultura-ondarea zabaltzeko eta balioesteko konpromisoa indartzen dau, topaketarako, parte hartzeko eta gaur egungo gizarteagaz eboluzionetan eta berba egiten jarraitzen dauen kultura biziaz gozetako gune barriak sortuz.
Plazara
- Egunak: 2026ko garagarrileko 3, 10, 17 eta 24, barikuak.
- Ordua: 19:30.
- Tokia: Euskal Museoko Klaustroa.
- Sarbidea: Gurutze kalea, 10. Bilbo.
- Sarrera: 3 €
- Sarrerak hemen.
- Programazinoa
- Garagarrilak 3 – Kankarro - Kankarro Konpainia.
- Garagarrilak 10 – Aukeran Konpainia | ADK3.7 Dualtasuna.
- Garagarrilak 17 – Sustabiz Fundazioa | Herri Kirolak.
- Garagarri9lak 24 – Ez Da Kasualidadea - Bertso Saio Musikatua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
