Agur eta ohore, Iñaki Dorronsoro

Bizkaie! 2026-06-23 07:30   Kulturea

Iñaki Dorronsororen heriotzearen barri izan dogu, Eusko Ikaskuntzaren historian arrasto sakona itxi ebanarena.

Iñaki Dorronsoro (Testua eta erretratua: Eusko Ikaskuntza). | Ikusi handiago | Argazki originala

Erakundea barritzeko eta etorkizunerako prestetan lagundu eban, betibere haren balioei eta esentziari leial. Haren lidergo lasai, sendo eta konprometiduak aro barri baten oinarriak ezarri zituan, hausnarketa, barrikuntza eta gizartearen aurreko konpromisoa ardatz hartuta.

Ikuspegi estrategikoagaz, alkarrizketarako gaitasunagaz eta adostasunak eregiteko borondateagaz, Eusko Ikaskuntza bere mendeurreneko ondarea eta etorkizuneko erronkak buztartzeko bidean kokatu eban. Euskal Herriaren zerbitzura dagoan ezagutza-komunidade lez dauen egitekoa indartu eta erakundea garai barrietara egokitzeko ezinbesteko bultzadea emon eutson.

Gaur, esker onez eta errespetuz gogoratzen doguz haren ekarpena, ikuspegia eta konpromisoa. Haren lidergoa ez zan zaratatsua izan, lasaia, sendoa eta konprometidua baino. Etorkizuna irudikatzeko gaitasuna eta, aldi berean, erakundearen sustraiak jagoten jakin eban. Horregaitik, haren ekarpena ez da bakarrik egindako lanean neurtzen, baita itxitako norabidean be.

Gaur, esker onez eta errespetuz gogoratzen dugu. Bere oroimena, bere konpromisoa eta bere ikuspegia gurekin izango dira aurrerantzean ere.

Iñaki, Eusko Ikaskuntzaren sustraiak eta etorkizuna buztartuz, aro barri baten oinarriak ezarri zenduzan. Mila esker.

Gure doluminik zintzoenak haren senide, lagun eta hurbileko guztiei.

Goian bego.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu